Aminatou Haidar

Aminatou Haidar saharar ekintzailea da, saharar guztien giza eskubideen eta bere herriaren autodeterminazio eskubidearen defentsagile sutsua. Kartzelaratua izan da eta torturak jasan ditu jarrera irmo eta sendoa mantentzen duelako oinarrizko giza eskubideak urratzen diren bakoitzean.

Aminatou Haidar 		24Azaroak
2009
2009 AzaroaK 24 |
Berria

PARTEKATU

Aurreko urtean Edward Kennedy senatariak eman zion Robert Kennedy fundazioaren giza eskubideen saria. Igaro den hilean " Train" fundazioak New York hirian eman zion Adore Zibilaren saria.

Azken bidai honetan, AEBetako kongresukideei eskatu zien MINURSO erakundearen agintaldia zabaltzea. Bidai honetatik etorri zenean EL AAIÚnean atxilotua izan zen eta bertatik kanporatua izan zen Marokoko pasaporte ofiziala kenduta,  eta ez zuelako bere burua marokoar  gisa aldarrikatu.

Ebazpena:

Gure solidariotasun eta laguntasuna adierazi nahi dugu Aminatou Haidar saharar ekintzailearen askatasunaren alde, 10 egun daramatza gose greban Lanzaroteko aireportuan Marokotik kanporatua izatearen kontrako protesta egin nahi duelako.

Aminatou Haidarren osasun egoeragatik kezkatuta gaudela adierazi nahi dugu eta espainiar gobernuari eskatu nahi diogu behar besteko baliabide diplomatikoak eta legezko tresnak martxan jar ditzan Haidar El Aaiúnrera itzultzerik izan dezan.,

Marokoko gobernuaren aldetik saharar ekintzaileen aurka gauzatzen ari den errepresiozko jokaera gaitzetsi nahi dugu eta  Saharar Herriarentzat erreferendum aske, bidezko eta gardenean oinarrituko den autodeterminazioa izateko zalantza ezinezko eskubidearekiko babesa berretsi nahi dugu.    

Interesatu Zaitez