Iñigo Urkullu: ´Isilik egon gara baina ez dugu gertatzen dena onartzen”

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakariak baieztatu duenez "azken 72 orduetan isilik egon bagara ere horrek ez du esan nahi egiten ari direna onartzen dugunik". Zentzu honetan uste du "zintzo jokatu behar da  iragan hurbilarekin eta bere memoriarekin, ez da bat ere bidezkoa irakurtzen eta entzuten ari garena. Baina bere sasoian,  jarriko ditugu gauza guztiak dagokien  tokian".

Iñigo Urkullu: ´Isilik egon gara baina ez dugu gertatzen dena onartzen” 23Ekainak
2009
2009 EkainaK 23 |
Berria

PARTEKATU

EBBren lehendakariak Radio Euskadiri eskainitako adierazpenetan azpimarratu duenez "beti gaitzetsi izan ditugu erasoak. Manifestazioan eta azken 72 orduotan isilik egon gara baina ez dugu onartzen gertatzen ari dena".

Buruzagi jeltzaleak esan duenez "balorazio politikoak alde batera utzi behar dira terrorismoaz mintzatzen garenean, hori gatazkaren adierazpena da baina ez ondorio naturala".

Eduardo Puellesen erailketaren ostean Patxi Lopezek eman zuen hitzaldiaz esan duenez ez zitzaion gustatu "erabilitako tonua eta euskaraz eman zituen azken hitzak +euskaldun hiltzaileak+, kontu handiagoz ibili beharra dago esaten diren gauzekin".

Zabaldu ziren informazioen arabera, EAJ-PNVren buruzagi batek eskatu omen zuen eraildakoen alargunak isiltzea. Urkulluk  hau esan duen kazetariari eskatu dionez "esan dezala hori esan diona. Nik oso ondo deritzot alargunak hitz egiteari, bere barruak askatzeari".  

Interesatu Zaitez