“Undak berretsi egin du jaurlaritza jeltzaleek bultzatutako industria ereduaren egokitasuna”

Jose Mª Gonzalez Zorilla jeltzaleak  Bernabe Unda Sailburuaren agerraldiaren ostean azpimarratu duenez "Undak planteatu dituen lerro nagusiek berretsi egiten dute Eusko Alderdi Jeltzaleak zuzendutako gobernuek azken hiru hamarkadetan  bultzatutako industria ereduen  egokitasuna".

“Undak berretsi egin du jaurlaritza jeltzaleek bultzatutako industria ereduaren egokitasuna” 23Ekainak
2009
2009 EkainaK 23 |
Berria

PARTEKATU

Lehiakortasunaren esparruan, Gonzalez Zorrillak adierazi duenez "aurkeztutako egitasmoen oinarriak dira azken bi legegintzaldian martxan jarri ziren egitasmo estrategikoetan bildutakoak, Lehiakortasun eta Berrikuntza Egitasmoa, internazionalizazioa eta aniztasuna, besteak beste".

Oraingo sailburuak aipatu dituen eraldaketa industrialerako tresnei dagokionez, legebiltzarkide jeltzaleak aipatu duenez "gobernu jeltzaleek 80. eta 90. hamarkadetan garatu zituzten politikak berreskuratzen dituzte; politika haiei ezker lortu zen %30 langabezi tasatik osoko enplegutik hurbil zegoen egoera batera iristea. Zentzu honetan adibide gisa aipatu ditu cluster-ak, enpresa eta instituzioek osatutako elkarteak, euskal egitura ekonomikoaren lehiakortasun eta antolatze estrategikoa indartzeko eratu zirenak.

"Beste horrenbeste esan behar da berrikuntza teknologikoaren esparruan, iragan den legegintzaldian ezarri zirelako Euskadiren bigarren eraldaketa ekonomikoari ekiteko zutabeak " adierazi du Jose Mª Gonzalez Zorrillak.

"Halaber, aurreko gobernuek garatutako politari ezker -Innobasque eta Ikerbasque  Zientzia eta Teknologia Planaren bitartez-  krisiari aurre egin ahal diogu gure inguruko ekonomiena baino egoera hobeagotik abiatuta". Zentzu horretan legebiltzarkide jeltzaleak esan duenez "Euzko Alderdi Jeltzaleak  berrikuntzan, berdintasunean eta nortasunean oinarritutako estrategia integrala bultzatzearen alde egiten du, oinarri horrekin eredu egonkorra eraikitze aldera, berrikuntza  hazkuntza jasangarrirako eta enplegua sortzeko motore gisa eta aukera berdintasuna gizartearen solidariotasunezko orekarako motore gisa".

Interesatu Zaitez