EGIk Eduardo Puelles Garcíaren hilketa gaitzesten du

Euzko Gaztedik ETAren azken erailketa  indarrez gaitzesten du, Eduardo Puelles Garcíaren hilketa hain zuzen ere, Polizia Nazionalaren inspektorea.

EGIk Eduardo Puelles Garcíaren hilketa gaitzesten du 19Ekainak
2009
2009 EkainaK 19 |
Berria

PARTEKATU

Gertaera koldar honen aurrean EGIk bere elkartasuna adierazten dio Eduardoren familiari, gehien sufritzen ari direnak, baita bere lankide guztiei ere.

ETA sobera dago gure herrian, zama astun bat baino ez da herri honentzat, gizartearen borondatearen kontra dagoen zerbait.

Azkenik, Euzko Gaztedik herritarrak animatzen ditu euskal erakundeek deituko dituzten salatze kontzentrazioetara joan daitezen, eta horrela, ETAren indarkeriari guztion mespretxua adieraziko diogu.

Interesatu Zaitez