Olabarria: “Arabarren interesak Madrilen defenditzen dituen alderdi bakarra gara”


Kongresu eta Senaturako zerrendaburuek EAJ-PNVren lerro nagusiak aurkeztu dizkiete komunikabide arabarrei

Olabarria: “Arabarren interesak Madrilen defenditzen dituen alderdi bakarra gara” 27Martxoak
2004
2004 MartxoaK 27 |
Berria

PARTEKATU

Gasteiz-Vitoria, 2004eko otsailaren 27an. Kongresu eta Senaturako zerrendaburu arabarrek, Emilio Olabarria eta Paulino Corcuera jaunek, gaur goizean izan den lan-gosari batez aurkeztu dizkiete komunikabide arabarrei Eusko Alderdi Jeltzalearen hauteskunde-programaren lerrorik nagusienak.

 

Diputatuen Kongresurako hautagai arabarra den Emilio Olabarriak azpimarratu duenez “Parlamentu espainiarrean EAJ-PNVk parte hartu ahal izan duen  90 urte luzeetan, gure diputatuak izan dira ´Araba´ hitza aipatu izan duten bakarrak. Sekula ez zaie estatu mailako alderdiei hitzerdirik entzun arabarren interes bereziak defenditzerako orduan”.

 

Aldi berean, Olabarriak atzerakada demokratikoaren aurka borrokatu beharra defenditu du: “Estatu espainiarrak erabateko atzerapausu demokratikoa jasan du. Eraberrikuntza demokratikoak eskatzen du, besteak beste, mota bereziko legeriak deuseztatzea, euskal hiritargoaren parte ezagun baten ordezkaritza politikoa legez kanpo hautsi duen Alderdi Politikoen Legea kasu”. Ildo beretik, arabar hautagaiak pentsamenduaren etenik gabeko kriminalizazioa salatu du eta baita ere Kode Penalaren erreformak edota Gernikako Estatutuak betetzear dituen 38 eskumenak bertan behera uzteko Estatuak hartu duen erabakia.

 

Bere aldetik, Senaturako hautagai arabarra den Paulino Corcuerak zerrenda abertzalea defenditu du “arabarren interesen alde Madrilen ahaleginduko den bakarra” dela gogoratuz. Corcueraren iritziz, “nekazaritzaren eraberrikuntza, Trebiñoren aldarrikapenak, goi mailako azpiegiturak eta Arabako industriaren beharrak” dira, besteak beste, Eusko Alderdi Jeltzalearen hautagaiek buru-belarri defendituko dituzten ekimenak.

Interesatu Zaitez