Zenarruzabeitiak Ibarretxeren aurkako auzia amaitutzat jotzea espero du, ANk Botín Kasuan emandako epaiaren ondoren

Idoia Zenarruzabeitia Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordeak adierazi du EAEANko instrukzioko epaileak Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren aurka Batasunarekin hitz egiteagatik irekitako auzia amaitutzat jotzeko itxaropena duela. Instrukzioko epaileak Auzitegi Nagusiak Botín kasuan xedatutakoari kasu egitea espero du Zenarrrutzabeitiak.

Zenarruzabeitiak Ibarretxeren aurkako auzia amaitutzat jotzea espero du, ANk Botín Kasuan emandako epaiaren ondoren 19Abenduak
2007
2007 AbenduaK 19 |
Berria

PARTEKATU

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Zenarrutzabeitiak gogorarazi du Ibarretxeren defentsaren alegazioen arteko bat «Botín kasuaren epaitik ondorioztatu zena» izan dela prozedura osoan. Hau da, «ez fiskaltzaren, ez akusazio partikularraren salaketarik ez dagoenez gero, herri-akusazioa bakarrik baizik, ez dagoela auzirik, eta ez zela zertan ahozko epaiketarik ireki behar».

Auzitegi Nagusiaren salaren osoko batzarrak Botín kasuaren aurrean ezarritako helegiteari buruz igorritako epaiaren berri duela gutxi izan dutela adierazi du lehendakariordeak, eta auto hura ildo horretan zegoela gaineratu du. Hala, Zenarrutzabeitiak gogorarazi du lehendakariaren legezko ordezkaritzak aurreko astean idazki bat igorri zuela, Roberto Sáiz instrukzioko epaileari Auzitegi Nagusiko zibileko eta zigor-arloko salak ahozko epaiaren faseari ekiteko jarduera geldiaraztea eskatzeko, harik eta ANren auzia ezagutu arte.

Interesatu Zaitez