EAJren Busturialdeko Udal Taldea Bilbao Bizkaia Ur Partzuegoan parte hartzeko aukera aztertzen ari da

EAJren Busturialdeko Udal Taldearen lehentasuna hauxe da: “Eskualdeko bizilagun guztiek ur zerbitzu onena eskuratzea, bai hornikuntzari, bai kostuari dagokionez”. Tarifak berdintzea eskatzen du horrek. Lege horri jarraiki, erabiltzaileak zerbitzuaren gastu osoa ordaintzera behartuta daude. Helburu horrekin, Busturialdeko Ur Partzuergoko Batzorde Iraunkorraren lehen bileran zera erabaki da: batzorde bat eratzea, Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartzeko zer aukera dauden eta epeak zer izan daitezkeen aztertzeko.

EAJren Busturialdeko Udal Taldea Bilbao Bizkaia Ur Partzuegoan parte hartzeko aukera aztertzen ari da 15Azaroak
2007
2007 AzaroaK 15 |
Berria

PARTEKATU

Busturialdeko Ur Partzuergoak uraren ziklo osoa kudeatzen du (horniketa -sarea altan eta bajan- eta saneamendua) eta Busturialdeko udalerrien ekimenez sortu zen. Izan ere, haien ustez, eskualdean egitura bat edukitzeak ur zerbitzua kudeatzeko ahalmen handiagoa emango zien. Egiazki, partzuergoa sortzea urrats erabakigarria izan zen eskualdeko udalek beharrezko azpiegiturak garatzeko eta, haiei esker, bizilagunek ur horniketa eta saneamendu zerbitzu ona eduki genezan.

Baina legegintzaldi honetan helburu handinahiagoa daukagu. Busturialdeko EAJren lehentasuna, ur eta saneamendu arloetako kudeaketari dagokienez, gastua erabiltzaileentzat bidezkoa izatea lortzea da; hau da, homogeneoa eta ahalik eta merkeena izatea. Gainera, azpiegiturak osatu nahi ditugu, indarrean dagoen legedia bete ahal izateko, teknologiari zein zerbitzuari dagokienez.

Interesatu Zaitez