Ibarretxe: “Kontsulta ez da legez kanpokoa Euskadi ez dagoelako espainiar Estatuaren menpe"

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak adierazi duenez, Politika Orokorreko Osoko Bilkuran publiko egin zuen proposamena eta, azken honek, barnean daraman galdeketa, “ez da legez kanpokoa ezta konstituzioaren kontrakoa ere”, izan ere, “Euskadi ez dago espainiar Estatuaren menpe”. Gaineratu duenez, espainiar Estatuko Gobernuak ezin dezake “ETA eta honen bortxakeria” behin eta berriz erabili “Euskal Herriak bere bidea egin dezan oztopatzeko”.

Ibarretxe: “Kontsulta ez da legez kanpokoa Euskadi ez dagoelako espainiar Estatuaren menpe 20Urriak
2007
2007 UrriaK 20 |
Berria

PARTEKATU

Bizkaiko EAJren barne eta jende aurreko karguak gaur goizean Bilboko Euskalduna Jauregian egin duten bileran Ibarretxek zera kritikatu du: “espainiar Estatuko Gobernuaren presidente den José Luis Rodriguez Zapaterok galdeketa egin egin dezake baina, aldiz, Lehendakariak, badirudi, ezin dezakeela ezer egin”.

Ibarretxek gaineratu duenez, Euskal Herriak “bidean aurrera egin dezake, bidean aurrea egiteko nahia dauka, beti ere, herri gisa errespetatzen duen harekin”. “Errespetu hori politikoa, ekonomikoa eta juridikoa beharko du izan espainiar Estatuarekin batera bidea egin ahal izateko”.

Interesatu Zaitez