Jokin Bildarratz, Tolosako alkatea, Eudeleko presidente berria

Jokin Bildarratz Tolosako alkatea aukeratu dute gaur Eudel Euskadiko Udalen Elkarteko presidente gisa. Bildarratzek inbestidura saioan esan du bere lehen konpromisoa egunero "irainak eta indarkeria pairatzen dituzten" eta bizkartzainekin bizi diren hautetsiekiko izango dela.

Hitzaldi osoa

Jokin Bildarratz, Tolosako alkatea, Eudeleko presidente berria 19Irailak
2007
2007 IrailaK 19 |
Berria

PARTEKATU

Bilbon egindako ezohiko batzar nagusian izandako 700 kideetako 666ren botoa jaso du Bildarratzek. Eudelen zuzendaritza batzordea eta lurraldeetako batzorde guztiak aldatu dituzte EAJk, PSE-EEk eta EAk aurkeztutako zerrenda bateratuekin. EBk egindako proposamenaren aurrean, zerrenda adostuak izan zituen boto gehien kasu guztietan.

Lau urtean behin kargudunak berritzen ditu udalen elkarteak eta, aurrekoetan bezala, Eudelen bazkide diren herrietako alkate guztiak zeuden deituta hitzordura.

Bozketa amaituta, 12:00ak aldera, Karmelo Sainz de la Maza Eudelen orain arteko presidenteak "makila" eman dio buruzagi berriari.

Interesatu Zaitez