Eusko Jaurlaritzak Euskadin 14 parke eoliko txiki eraikitzea aurreikusi du; gehienez hamar megawatteko potentzia izango dute

Eusko Jaurlaritzaren Industria Saila hasi da Euskadin 14 parke eoliko txiki martxan jartzeko izapideak egiten. Haietako zazpi Bizkaian ipiniko dituzte, eta beste zazpi Araban. Instalazio bakoitzak bi eta hamaika aire-generadore artean izango ditu. Edonola ere, planta bakoitzak ez du hamar megawatt baino gehiago izango.

Eusko Jaurlaritzak Euskadin 14 parke eoliko txiki eraikitzea aurreikusi du; gehienez hamar megawatteko potentzia izango dute 21Abuztuak
2007
2007 AbuztuaK 21 |
Berria

PARTEKATU

Orain artean esleitutako plantak hauek dira: Garbeakoa, Balmasedan, eta Punta Lucerokoa, Zierbenan (biak Bizkaian). Lehiaketan jartzeko dauden instalazioen artean, Sollubekoa da bat. Bermeo, Busturia, Meñaka eta Libao udalerrietan dago. Parkeak zortzi aire-generadore izango ditu, 850na kW-eko potentziadunak.

Beste parkeak hauek dira: Jesuri (Orozko, 850na kW-ko potentziadun zortzi aire-generadore izango ditu), Canto Blanco (Erriberagoiti eta Gesaltza artean, dorre kopuru eta potentzia bera), Zanpazu (Amurrio, bina mila kW-eko bost aire-generadore) eta Motxotegi (Legutio, 850na kW-eko zazpi aire-generadore).

Interesatu Zaitez