Gipuzkoako Foru Aldundiak Jesus Maria Leizaolari, erbestean lehendakari izandakoari, omenaldia egin dio, nazio-eraikuntzaren alde egindako lanarengatik

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak erbestean Lehendakari izandako Jesus Maria Leizaola omentzeko ekitaldian hartu du parte, Gipuzkoako Foru Aldundian. Jose Antonio Ardantza lehendakari ohiak, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri ahaldun nagusiak eta Gipuzkoako politika eta kultura arloetako jende ezagunak hartu dute parte.
Joxe Joan Gonzalez de Txabarri

Gipuzkoako Foru Aldundiak Jesus Maria Leizaolari, erbestean lehendakari izandakoari, omenaldia egin dio, nazio-eraikuntzaren alde egindako lanarengatik 14Ekainak
2007
2007 EkainaK 14 |
Berria

PARTEKATU

Ibarretxek «bake gizon» gisa definitu du Leizaola: «Beti agertu zen indarkeriaren eta estortsioaren kontra eta giza eskubideen alde». Alde horretatik, Ibarretxek nabarmendu du «lehendakari zarrak» egungo egoeraz hauxe pentsatuko zuela: «ETAk su-etena hautsi izanak sekulako kolpea eman digu; erabaki horrek ez du ez buru, ez buztan, eta ez gaitu inora eramango».

Ildo berari jarraituz, gogorarazi du Leizaolak Kontzertu Ekonomikoaren alde egin zuela lan, baita euskara sustatzeko ere; ofizialtasuna berari esker lortu baitzuen, «historian lehen aldiz». Era berean, Lehendakariak erbestean «Euskal Herriaren eskubide historikoak» defendatu zituela nabarmendu du. Izan ere, Ibarretxeren esanetan, eskubide horiek dira euskal herritarren benetako konstituzioa, eta horiek izango dira ezinbesteko erreminta, egunen batean akordioren bat lortuz gero.

Aberri-eraikuntza

Gonzalez de Txabarrik, berriz, Leizaolak erbestean emandako 42 urteak eta Euskal Herriaren aberri eta gizarte eraikuntzaren alde lanean lehendakari izandako 19ak gogorarazi ditu. «Bere baloreak leialtasuna, fideltasuna, sakrifizioa, zorroztasun intelektuala, militantzia politikoa eta kausa zein herri baten aldeko zerbitzua izan ziren.»

Erakundeak bizirik jarrai zezan Leizaolak egindako borrokari ere egin dio erreferentzia ahaldun nagusiak. Horretarako, Leizaolak «inertzia historikoari eta ETAk gidatutako erresistentzia dinamika berriari» aurre egin behar izan zion erbestean. Hala nabarmendu du ahaldunak.

Interesatu Zaitez