Agirre: «Arabak ezin du denbora luzeagoan PPk geldiarazita jarraitu»

Arabako ahaldun nagusitarako eta Gasteizko alkatetarako EAJko hautagaiek, Xabier Agirrek eta Mikel Martínezek, eta Araba Buru Batzarreko presidente Iñaki Gerenabarrenak igandean Arabako egoera aldarazteko deia egin diete arabarrei: «Izan ere, ezin du denbora luzeagoan PPk geldiarazita jarraitu».

Agirre: «Arabak ezin du denbora luzeagoan PPk geldiarazita jarraitu» 25Maiatzak
2007
2007 MaiatzaK 25 |
Berria

PARTEKATU

«Gure lurraldeak ongizatean eta justizia sozialean aurrera egitea nahi baldin badugu, eta politika beste modu batera egin nahi baldin badugu, hau da, liskarretatik eta enfrentamendutik aldenduta eta partaidetzan zein akordioan oinarrituta, bakearen eta normalizazio politikoaren aldeko apustua egiten jarraitu nahi baldin badugu eta herri bezala dugun proiektu komuna hausten ez jarraitzekotan, batez ere Araban, Eusko Alderdi Jeltzaleari botoa ematea da alternatiba», gehitu du.

Interesatu Zaitez