Luis Maria Retolaza, gerra osteko lehen Barne sailburua, zendu da

Eusko Jaurlaritzaren Barne sailburua eta Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren burukidea izan zen Luis Maria Retolaza gaur eguerdian zendu da, 82 urte zituela.

Luis Maria Retolaza, gerra osteko lehen Barne sailburua, zendu da 22Apirilak
2007
2007 ApirilaK 22 |
Berria

PARTEKATU

Retolaza Barne sailburu izan zen 1980 urtetik 1986 urtera bitartean eta Ertzaintza berreskuratzen arduradunik handienetakoa. 1992 urtetik 1996ra EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakari izan zen eta 1996tik 2000ra bitartean Euzkadi Buru Batzarraren burukide. Retolazak Frantziara alde egin behar izan zuen Francoren diktadura garaian eta han euskal erresistentzian lan egin zuen.

Hil-kapera bihar, astelehena, jarriko da Arkauteko Polizia Ikastegian; senitarteko hilobiratzea astearte goizean izango da eta hileta-elizkizunak, berriz, asteartean, 20:00etan, San Vicente (Bilbo) elizan.

Luis Mari Retolazaren heriotza gaur arratsaldeko hiru t´erdietan izan da eta, hain zuzen ere, oraindik ez dira hamabost egun ere, apirilaren 8an hil zela Eli Galdos, Retolazaren beraren sailburuordea, 1980etik aurrerako lehen Eusko Jaurlaritzan. 

Interesatu Zaitez