Iñaki Azkunak esan du indarkeria gaitzetsi arte Batasunak ezin duela erakunde demokratikoetan egon

Bilboko alkate Iñaki Azkunak adierazi duenez, Batasunak “ezin du erakunde demokratikoetan egon indarkeria gaitzetsi arte”, “lotsagarrikeria etikoa” delako bortizkeria deitoratzen duen norbait duela urte askotatik “gaitzetsi eta pairatu” duen jendearekin eztabaidatzen aritzea.

Iñaki Azkunak esan du indarkeria gaitzetsi arte Batasunak ezin duela erakunde demokratikoetan egon 15Martxoak
2007
2007 MartxoaK 15 |
Berria

PARTEKATU

Alkateak Forum Europako gosarian esan duenez, “oso erabilia izan den Alderdien Legea aipatu gabe, etikagatik, estetikagatik, gizabideagatik eta jendearen arteko elkarbizitzagatik logikoa da; jende honek anaia handia baztertu behar du eta politikan jardun”. “Politikagintzan aritzen badira, haiekin hitzarmenak egitera ere irits gaitezke, baina indarkeria gaitzesten ez badute, ezin dugu haiekin baso bat ur hartzera ere joan”.

Azkunak bortxaren kontra ez gaitzestea salatu du: “Lotsagarrikeria etikoa da indarkeria txartzat jotzen ez duen norbait aspaldi gaitzetsi, pairatu eta bizkartzainekin jarraitu dugunokin eztabaidan aritzea”.

HItzaldian esan duenez, Bilbok bake prozesuari egingo dion ekarpena hiriak “bizi-kalitate hobea” izatea eta “elkarbizitza halabeharrez pluralari ekarpena egitea” izango da; “hiri tolerantea izatea, nazioartekoan ezaguna, eta mundu global honetan lehiatzeko ilusioa edukitzea”.

Interesatu Zaitez