Balza: “Segiko 18 kide atxilotuz, epaia bete da eta zor bat ordaindu da”

Javier Balza Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburuak esan du atzo Bilbon Segiko 18 kide atxilotuz epaia bete dela eta ordaindu gabe dagoen zorra ordaindu dela. Pertsona horiei 6 urteko kondena ezarri zien Auzitegi Gorenak, ETAren sareko kide izateagatik.

Balza: “Segiko 18 kide atxilotuz, epaia bete da eta zor bat ordaindu da” 05Otsailak
2007
2007 OtsailaK 05 |
Berria

PARTEKATU

Gainera esan du ez dela “isekarik” egon, PP-k esan duenez, ezker abertzaleko gazteriaren ordezkarien entregan. Halere uste du “ikuskizun negargarria” eman dutela, eta “lotsatuta” egon beharko luketela kondenatzerakoan jaso dituzten “akusazio larriengatik”.

RNEri emandako elkarrizketan, Balzak esan du Segiko kideen asmoa manifestazio batean agertzea zela, Bilboko Areatzan. Manifestazioa Entzutegi Nazionalak debekatu zuen.

Interesatu Zaitez