Euskadi lehenengo eskualde europarra da lurralde osoan Interneterako sarbide azkarra izaten

2007a baino lehen Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoak banda zabaleko Interneterako sarbidea izango du. Ondorioz, Euskadi lehenengo eskualde europarra izango da Interneterako sarbide azkarra izaten bere lurralde osoan. Proiektu horretarako, irrati uhinen bidezko wimax teknologia aukeratu da, azken belaunaldiko konponbidea bi megarainoko konexioak ahalbidetuz. Gainera, ahots zerbitzuak sar ditzake, oso konponbide interesgarria telefono bidezko sarbidea oraindik kalitate gutxikoa den toki batzuentzako.

Euskadi lehenengo eskualde europarra da lurralde osoan Interneterako sarbide azkarra izaten 24Abenduak
2006
2006 AbenduaK 24 |
Berria

PARTEKATU

Proiektua Itelazpi sozietate publikoak eta Euskaltelek garatu dute, eta sareko banda zabaleko konexioa helaraziko dio telefoniako operadoreek errentagarritzat jotzen ez zituzten 102 udalerriri. Inbertsio publikoa eta pribatua izan ditu 8,4 milioi eurotan, azken belaunaldiko teknologiarako.

Zerbitzu berriak estaldura eskaintzen dio lehen banda zabalera sartzeko aukerarik ez zuen 90.000 biztanleri. Horretarako, oinarrizko teknologia instalatuko da Jaizkibel, Oiz eta Zaldiaran mendietan, bigarren mailako ehun bat antena eta 900 kilometro garraioko sare kapilarra.

Interesatu Zaitez