EAJk 17 batzarkide lortuko lituzke Gipuzkoan, 2003an baino bat gehiago

Euzko Alderdi Jeltzalea izango litzateke Gipuzkoako alderdi nagusia hurrengo maitzean eratu beharreko foru-hauteskundeetan. Guztira 17 batzarkide lortuko lituzke, 2003an baino bat gehiago. Gainerako alderdiek, berriz: PSE-EEk 12; Batasunak 10; EB/Aralarrek 5; PPk 4 eta EAk 3.

EAJk 17 batzarkide lortuko lituzke Gipuzkoan, 2003an baino bat gehiago 16Abenduak
2006
2006 AbenduaK 16 |
Berria

PARTEKATU

Datuok Gipuzkoako Aldundiak burututako inkestak bildu ditu, telefonoz egindako 4.000 elkarrizketaren ondotik, beti ere kontuan izanik EAJk eta EAk ez dutela oraingoan koaliziorik osatuko, EB eta Aralar elkarrekin aurkeztuko direla eta Batasunak ere parte hartuko duela.

Orain dela lau urteko emaitzen aldean, EAJ 17 batzarkide lortuko lituzke, 2003an baino bat gehiago; PSE-EEk ordukoari eutsiko lioke, 12 alegia; orain lau urte aurkeztu ez zen Batasunak 10 lortuko lituzke honako honetan; PPk behera egingo luke, 8tik 4ra; EBk (3) eta Aralarrek (1) bost lortuko lituzkete elkarrekin. Eta EA, 2003an hirugarren indarra (11) izan arren, oraingoan azkena (3) izango litzateke.

Interesatu Zaitez