Ibarretxek Jakin-ek euskararen defentsan burutzen duen lan eskerga goraipatu du

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak goraipatu egin du bere 50 urteetan Jakin aldizkariak euskararen alde egin duen lan aparta. Lehendakariak aintzatetsi egin du euskal intelektualek eta kulturaren arloko jendeak egin duten lan “eskerga” eta, aldi berean, baieztatu du “euskaldunok harro gaudela” horrekin.

Ibarretxek Jakin-ek euskararen defentsan burutzen duen lan eskerga goraipatu du 24Azaroak
2006
2006 AzaroaK 24 |
Berria

PARTEKATU

Ibarretxek atzo egin zituen adierazpen hauek, non-eta Donostiako Miramon Jauregian egin zen ekitaldian. Bertan izan ziren euskal gizarte eta kulturako eskuordeak, adibidez Jakin-eko zuzendaria, Joan Mari Torrealdai, edo Kontseiluaren idazkari nagusia, Xabier Mendiguren. Besteak beste bertan izan ziren, halaber, Kultura sailburua, Miren Azkarate, Gipuzkoako diputatu nagusia, Joxe Joan González de Txabarri, eta GBBren lehendakaria, Joseba Egibar.

Jakin euskal kulturaren bilgune intelektual bihurtu da. Frankoren erregimenak bi aldiz debekatu zuen aldizkaria eta berriz agertu zen 1977an. Datorren hilean ospatzen den Durangoko Azokan Argizaiola saria jasoko du.

Interesatu Zaitez