Anasagastik 1973an Monzoni egindako elkarrizketa argitaratu


Iñaki Anasagasti Venezuelako abertzaletasunean hazi zen eta 20 urte baino ez zituen Euskadira etorri eta pil-pilean zegoen giroaz jabetzeari ekin zionean. Orduko lekuko da 1973an Telesforo Monzoni egin zion elkarrizketa eta orain "Llámame Telesforo" (Txalaparta, 2006) liburuan argitara eman berri duena.

Anasagastik 1973an Monzoni egindako elkarrizketa argitaratu 15Azaroak
2006
2006 AzaroaK 15 |
Berria

PARTEKATU

Barne-eztabaida handiak sortarazi zizkion erbesteko Anasagasti gazteari hemen aurkitutako egoera nahasiak. Kontu izan, ETAk Carrero Blanco espainiar presidentea hil (1973) eta Monzon jelkideak talde armatua nazio-abangoardiatzat jotzen zuen artean, beste jelkide batek, Juan Ajuriagerrak, atzerriko Jaurlaritzaz, Leizaola lehendakariaz, euskal gizartea erakundetu beharraz eta 1936ko estatutua berreskuratu nahiaz hitzegin ziola. Sekulako zartakoa gero atzerriko abertzaleen batasunean hezitako gaztearentzat.

Horrez gainera, liburuan zehar beste bi agiri interesgarri biltzen dira. Batetik, Agirre lehendakariak 1945an Monzoni bidali zion gutun luzea, non Bigarren Mundu Gerrateak euskal politikagintzan izan zezakeen eragina aztertzen den. Eta, bestetik, Calvo Soteloren eskariz Diputatuen Kongresuan EAJ-PNV legez kanpo uzteari buruz izan zen eztabaida.

Interesatu Zaitez