Ezeizabarrenak azalpenak eskatu ditu lokalak etxebizitzetan birmoldatzeko jada existitzen den ordenantzari buruz

Donostiako EAJren Udal Taldeak datorren Hirigintza Batzordean ekimena aurkeztuko du lokalak etxebizitzetan birmoldatzeko dagoen ordenantzari buruz informazioa eskatzeko.

Ezeizabarrenak azalpenak eskatu ditu lokalak etxebizitzetan birmoldatzeko jada existitzen den ordenantzari buruz 02Azaroak
2006
2006 AzaroaK 02 |
Berria

PARTEKATU

Donostiako EAJren bozeramale den, Xabier Ezeizabarrenaren ustez, “2005ko apirilean, aho batez onartu zen lokal komertzialak eta etxabeak etxebizitzetan birmoldatzeko bete behar diren baldintzei buruzko ordenantza erreguladorea. Urte eta erdi baino gehiago pasa da eta oraindik ez dugu inongo berririk jaso. Ez da oraindik pauso bat bera ere eman”.

“Donostia bezalako hirian, arazorik handiena etxebizitza dela kontuan hartuta ezinbestekoa da mota honetako ordenantzak ahalik eta azkarren martxan jartzea”. Horregatik, EAJren Udal Taldeak urbanismoko zinegotzi den, Jorge Letamendiari, akordio hau zergatik ez den bete galdetuko dio. Ezeizabarrenaren iritziz, “bada garaia, udal Ordenantza honen helburuak zein diren zehazten hasteko”.

EAJren bozeramaleak hiriko arazo nagusienari aurre egiten hasteko garaia dela ere azpimarratu du. “Arazo hau konpontzeko ez da nahikoa etxebizitza berrien eraikuntza edo beterik ez dauden etxebizitzak alokairuan jartzea. Beste irtenbide batzuk ere nahitaezkoak dira. Gure hiri ondoko beste herri batzuetan ordenantza hau jada abian dute, adibidez, Lasarte, Arrasate edo Errenterian”.

Interesatu Zaitez