CiUk Catalunyako hauteskundeak irabazi ditu 48 eserlekuekin

Botoen %100 zenbatuta, CiUk irabazi ditu asteazken honetan ospatu diren Catalunyako hauteskundeak 48 eserleku (46 lortu zituen 2006an) eta botoen %31,52 lortuta; PSCk, berriz, 37 eserleku (42 zituen 2003an) eta botoen %26,81 eskuratu ditu.

CiUk Catalunyako hauteskundeak irabazi ditu 48 eserlekuekin 02Azaroak
2006
2006 AzaroaK 02 |
Berria

PARTEKATU

Bestetik, ERCk 21 eserleku (23 zituen 2003an) lortu ditu botoen %14,06rekin, PPk 14 (15 zituen 2003an) botoen %10,64rekin, ICV-EUiAk 12 (9 zituen 2003an) botoen %9,56rekin eta Ciutadans alderdiak 3 (botoen %3,04). Alderdi horrek lau hilabete besterik ez daramatza politikaren munduan eta alderdiak lortutako emaitza izan da, dudarik gabe, eguneko ezustekorik handiena.

Beraz, Artur Masek zuzentzen duen alderdia, Convergencia i Unio, izan da hauteskundeetako garailea, alderdiak bakarrik gobernatzeko adina babes lortu ez duen arren. Horregatik, bi aukera daude orain, CiUk koalizio-akordioa egitea beste alderdiren batekin ala orain arte gobernuan izan den Hirukoak formula errepikatzea, berriz ere batuko balira euren botoekin CiU gaindituko bailukete.

Datozen 10 egunetan erabaki beharko da Catalunyako Parlamentuko mahaiaren osaketa. Beraz, gaur gauean bertan hasi dira elkarrizketak eta negoziazioak.

Gainera, 60.000 boto zuri kontatu dituzte, inoiz Kataluniako hauteskunde batzuetan egon diren boto zuri kopuru handiena.

Catalunyako Gobernuak ezohiko bilera egingo du gaur goizean, osteguna, hauteskundeen emaitzak aztertzeko.

Interesatu Zaitez