EGI: "Eusko justizia sistema behar dugu"

EAJren Euzko Gaztedik (EGIk) adierazi duenez "ustez independente diren botereren arteko banaketa hausten denean edota justizia boterea helburu ilunek bultzatuta erabiltzen denean, Zuzenbide Estatua deritzona zalantzan jartzen da". Horregatik, EGIk azpimarratu du "eusko justizia sistema behar dugula".

EGI: 27Ekainak
2006
2006 EkainaK 27 |
Berria

PARTEKATU

"Gorka Agirreri gure elkartasuna adierazi nahi diogu. Egoera honetan, bere bizitza politikoan egindako ahalegin guztiak bezalaxe, bere ondoan izango gaitu eta guretzat eredu paregabea dela adierazi nahi dugu. Helburu etikoak eta politikoak jardunbide demokratikoan oinarrituta lortzeko bidean lagun gaitu" gaineratu du EGIk.

Azpimarratu du baita "aurretik Juan Mari Atutxarekin egin nahi izan zuten, eta orain besteoi dagokie. Jakin beza espainiar justizia sistemak EGIren jardunean nekez topatuko duela delitu zantzurik, saiatu eta saiatu ari badira ere. Alderdiaren zein alderdikide esanguratsuen irudia eta biografia lohitzeko asmotan dira, baina ez dute lortuko".

Interesatu Zaitez