Gaztelania-euskara doako lehen itzultzailea jada Interneten dago

Opentrad, gaztelania eta Estatuko hizkuntza koofizialen (euskara, katalana eta galiziera) arteko lehen itzultzaile automatikoa, Bartzelonan aurkeztu da eta jada erabilgarri dago, doan, Interneten.

Gaztelania-euskara doako lehen itzultzailea jada Interneten dago 31Maiatzak
2006
2006 MaiatzaK 31 |
Berria

PARTEKATU

Gaztelaniatik katalanera edo galizierara, eta alderantziz, itzultzen du, baita gaztelaniatik euskarara ere, nahiz eta oraindik ez dagoen prest euskaratik gaztelaniara itzultzeko. Gainera, katalanera eta galizierara egindako itzulpenetan akatsen ehunekoa %3,8 eta %4,8koa baino ez da; aldiz, euskarara egindakoetan, ehuneko hori %24,8raino heltzen da, hots, lau hitzetik bat oker dago.

Proiektuaren sustatzaileek —Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, Elhuyar Fundazioa eta Imaxim Software enpresek eta Euskal Herriko Unibertsitateak eta Katalunia, Alacant eta Vigoko Unibertsitate Politeknikoek— laguntza eskatu diote Eusko Jaurlaritzari errore-marjina murrizteko, gutxienez, katalanera eta galizierara egindako itzulpenetako mailara arte, eta, horrez gain, euskaratik gaztelaniara itzuliko duen bertsioa ere garatu ahal izateko. Izan ere, programa erabilgarria eta errentagarria izan dadin, akatsen ehunekoak ezin du %10 gainditu.

Interesatu Zaitez