Ortuondo: “Europako Parlamentuan euskara, katalana eta galegoa erabiltzea ezesteak, intolerantzia ez ezik, Europaren eraikuntzarekiko deskonexioa ere erakusten du”

Euzko Alderdi Jeltzalearen eurodiputatua den Josu Ortuondoren iritzian, Europako Parlamentuak hartu duen erabakiak, Estrasburgoko Ganberan euskara, katalana eta galegoa erabiltzea ezetsi duenak, intolerantzia ez ezik, Europaren eraikuntzaren funtsezko oinarriarekiko deskonexioa ere erakusten du, hots, batasunaren barruko aniztasuna errefusatzea”.

Ortuondo: “Europako Parlamentuan euskara, katalana eta galegoa erabiltzea ezesteak, intolerantzia ez ezik, Europaren eraikuntzarekiko deskonexioa ere erakusten du” 27Apirilak
2006
2006 ApirilaK 27 |
Berria

PARTEKATU

Ortuondok adierazi duenez, “tamalgarria da Europako Parlamentuaren Mahaiak hartu duen erabakia, eta ez soilik eurodiputatuok Osoko Bilkuretan ezin izango dugulako hitzezko esku-hartzerik izan, zeren horrek giza baliabide asko abian jartzea eragingo bailuke; larriena ondoko hau da: hiritarrek beren eskaera-idazkiak euskaraz, katalanez edo galegoz aurkeztu ahal izatea bera ere ez onestea”.

“Guk geuk lanean jarraituko dugu gai hau berriro plantea dadin Europako Parlamentuaren Lehendakaritza eta Mahaia berritu behar direnean, hau da, 2007. urte hasieran”, gaineratu du eurodiputatu jeltzaleak.

Interesatu Zaitez