Gaur 69 urte bonbardatu zuten Gernika

Gernikak 1937ko apirilaren 26ko bonbardatzea gogoratuko du gaur berriz. Egun hartan, Condor Legioak Bizkaiko udalerriko bizilagunak zein etxeak bonbardatu zituen, Frankoren agindupean.

Gaur 69 urte bonbardatu zuten Gernika 26Apirilak
2006
2006 ApirilaK 26 |
Berria

PARTEKATU

Eraso lazgarri haren 69. urteurrenean, Gernikako Udalak eta Gernika Gogoratuz elkarteak hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaurko.

Hasteko, 16:30ean, biktimen omenezko errespontsua egingo dute eta lore-eskaintza izango da Zallo hilerrian.

Gero, 18:00etan, George L. Steer erreportariaren omenezko bustoa inauguratuko dute. Izan ere, gizon horrek idatzitako kronikaren bidez izan zuen munduak bonbardaketaren berri, eta atzo bertan, haren semea hartu zuen Ibarretxe lehendakariak.

19:00etan, berriz, Bakearen eta Berradiskidetzearen II. Gernika Sariak banatuko dira Elai-Alai Aretoan, eta 21:00etan manifestazio isila egingo da kandelekin.

Interesatu Zaitez