Jesus Altunak Aranzadiren urrezko domina jaso du

Jesus Altuna aurre-historialari eta Aranzadi Zientzia Elkarteko presidente ohiak jaso du elkarte honen   urrezko domina. Azken 40 urteotan arkeologiaren alorrean egin duen ikerkuntza-lana eta Munibe zientzia aldizkarian egindako beharra saritu nahi izan du Aranzadik.

Jesus Altunak Aranzadiren urrezko domina jaso du 09Martxoak
2006
2006 MartxoaK 09 |
Berria

PARTEKATU

Altunak 71 urte ditu eta Europan erreferentzia bat da arkeozoologiaren esparruan, non 50. hamarkadaren amaieran hasi zen Jose Miguel Barandiaranen eskutik.
 
Orduz geroztik, aztarnategi indusi ditu eta Aranzadi Zientzia Elkarteko animali hezurren bildumaren sustatzaile nagusia da. Aipatutako bilduma Estatuko onena dela diote adituek. Horretaz gainera, Altunak Munibe aldizkariaren internazionalizazioan - Europan ospe handia dauka- eragin handia izan du.
 
Altxerri eta Ekaineko aztarnategietan ere aritu da ikerkuntza-lanetan. Egun, gainera, Ekaineko leize-zuloaren erreplika eraikitzeko egitasmoan buru-belarri ari da beharrean Sastarrainen (Gipuzkoan).
 
Aranzadi Zientzia Elkarteak Munibe aldizkariaren hiru ale argitaratu ditu Altunari eskainitakoak. Bilduma berezi honetan hamalau herrialde ezberdinetako ehunka zientzialarik hartu dute parte.
 
Jose Miguel Larrañaga Aranzadiko presidentearen eskutik jaso du Jesus Altunak zientzia elkartearen urrezko domina.

Interesatu Zaitez