Imaz: "Normalizazio eta bakeratzerako plana aurkeztu duen alderdi politiko bakarra gara eta egin ere, aho batez egin dugu"

EAJ-PNVren EBBren lehendakariak, Josu Jon Imazek, A3en egin duen elkarrizketan, esan du "Eusko Alderdi Jeltzalea normalizazio eta bakeratzerako plana aurkeztu duen alderdi politiko bakarra dela eta, egin ere, aho batez egin duela. Horrelakorik ez du beste inork egin; ez Eusko Alkartasunak, ez Ezker Batuak, ezta Batasunak ere".

Imaz: 07Otsailak
2006
2006 OtsailaK 07 |
Berria

PARTEKATU

Imazek, halaber, baieztatu du Auzitegi Goreneko fiskalen  erabakia, hau da, ETAko burukidea den  Henri Paroten kasuan zigorrak pilatzearen aldekoa, Zuzenbideko Estatuak legea betetzeari  dagokionez dituen "zortasunak" direla. Agintari jeltzaleak esan du horrelako  gauzek gizarte "eraginak" dituztela, baina horien atzean ez dagoela inolako azalpen politikorik, juridikoak baizik. "Azken finean, Legea betetzea da kontua, batzuetan gehiago gustatu edo beste batzuetan gutxiago gustatu arren".
 
EBBren lehendakariak adierazi du honelako kontuetan egoera "konplexuak eta zailak" sortzen direla."Gauza bera litzateke bortxatzaile bat kalera ateratzea espetxean 10 urte bete ondoren. Edo hiltzaile bat kalera irtetea kartzelan 20 edo 22 urte eginda. Gizarteak une jakin baten jasotzen duen talka bezala da, eta Zuzenbideko Estatu baten eta gurea bezalako demokraziaren zortasunak dira", azaldu du. Dena dela, esan du bere ustez "politikoak ez diren honen moduko gaiak ez direla erabili behar" horien "izaera juridikoa" baita.  
 
Imazek errepikatu egin du bera seguru dagoela "gauzak ondo badoaz " eta bakea lortzen bada bai gorabehera hauek eta baita, esaterako, Azkoitian gertatu direnak ere "etorkizunean ere bizi genitzakeen bestelako egoera laban eta konplexuan aurrekariak izan daitezkeela". "Uste dut gauza hauek kontu handiz kudeatu behar ditugula eta, nola ez, biktimekiko erabateko begirunearekin, etorkizunean ere horiek dudazko egoeretan aurki daitezkeelako", esan du.
 
Beraz, adierazi du ahalegina egin behar dela biktimengana hurbiltzeko "sentiberetasun handienarekin"  eta, aldi berean, "gizartearen bake eta adiskidetzan aurrera egiteko aukera emango digun Justizian aurrera egin".

Interesatu Zaitez