EAJ-PNV da EAEko hiritarrek ondoen baloratzen duten alderdia

Euzko Alderdi Jeltzalea da Euskal Autonomi Erkidegoko hiritarrek ondoen baloratzen duten alderdi politikoa; azken postuetan, berriz, EHAK eta PP daude. Buruzagi politikoei dagokionez, Juan José Ibarretxe lehendakariak dauka lehen tokia. Hauek dira gaur Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duen Soziometroaren datuetariko batzuk.

EAJ-PNV da EAEko hiritarrek ondoen baloratzen duten alderdia 02Urtarrilak
2006
2006 UrtarrilaK 02 |
Berria

PARTEKATU

Datu hauek 2.879 pertsonako lagin batetik ateratako iritzitik jaso dira, aurtengo urriaren 4 eta 17aren artean elkarrizketatu zirenak.
 
Azterlan honen arabera, 0 eta 10 puntu arteko eskalan, alderdi politikoen puntuaziorik altuena EAJ-PNVk du. Ondoren datoz, EA, PSE-EE, Ezker Batua, Aralar, EHAK eta, azkenik, PP.
 
Iazko urtarrileko datuekin alderatuta, EAJk puntuazio berdina izan du aurten ere; EAk, EBk eta Aralarrek, aldiz, behera egin dute eta PPk, PSEk eta EHAK gora.
 
Buruzagi politikoei dagokionez, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria da EAEko hiritarrek hoberen baloratzen duten liderra, Josu Jon Imaz EBBren presidentea ondoren datorrelarik. Bi hauen ostean datoz, Jose Luis Rodríguez Zapatero (4,2), Begoña Errazti (3,8), Patxi López (3,5), Patxi Zabaleta (3,5), Javier Madrazo (3,4), Gaspar Llamazares (3,2), Nekane Erauskin (3,2), Arnaldo Otegi (3,1), María San Gil (2,5) eta Mariano Rajoy (2,2).

Interesatu Zaitez