Lehendakariaren eskuetan jarri ditut, duela aste bete Donostian ospatu zen Nazioarteko Konferentzia deitu zutenei eman nizkien agiri berberak.
Lehendakariari eskatu diot hiru printzipio manten ditzagula atean dugun aukera berri honi begira, printzipio hauek dira ekimena, zuhurtasuna eta batasuna.
Guk geuk jarri behar dugu ekimen hau martxan.
Heldu garen tokira heltzea ahalbidetu digun zuhurtasunez jardun behar dugu.
Elkarrekin ibili behar dugu, Herri honetako lau sentsibilitate politikoek normalizazio eta elkartasun denbora berria ekar dezagun.
Oraindik ere, lehentasuna da biktimen aldeko politika instituzionalak mantentzea. Konpromiso hau dator bestelako planteamenduak baino lehenago.
Aieteko adierazpeneko lehen puntua bete da, hau da ETA erakundeak “jardun armatuaren behin betiko amaieraren adierazpena” egin du, eskatu egin zitzaion modura; gure proposamenak adierazpen honetako hurrengo puntuei jarraipena eman nahi die.
2. puntua.
Gobernuei eskatu nahi diegu, borrokaren behin betiko amaieraren adierazpenari ongi etorria eman ondoren, salbuespen neurriak ezabatzeari ekin diezaiotela. Hauxe litzateke premiazkoena:
Hauek neurri guztiak, albait arinen planteatuko dizkiogu Rodriguez Zapatero Espainiar Gobernuko Presidenteari, gai hauek guztiak bere eskumenekoak baitira.
3. puntua.
Biktimen aitortza.
Eusko Legebiltzarrak ibilbide luzea egin du arlo honetan, biktima guztiak aitortzeko, hau da, terrorismoak zein asmo politikoak eragindako biktimak. Gu ez gara hutsetik hasten.
Adostasunetik abiatuta sakondu nahi dugu aitortze, laguntze eta oroitze politika honetan.
Hauek neurri berberak hartzea eskatzen diogu Espainiar Parlamentuari.
Ezinbestekoa eta premiazkoa da Ezker Abertzaleak biktimen eta eragindako kaltearen aitortzarekin konprometitzea.
Epe laburrean, Euskadin “Egun” bat ezartzea proposatzen dugu, euskal hiritargo guztiak parte har dezan aldi berriari ongi etorria emateko aldarrikapenean.
4. puntua.
Auzi politikoen inguruko elkarrizketa irekitzea.
Euskal indar politiko guztion arteko lan egitasmoa proposatzen dugu, albait arinen berreskura dezagun normaltasun politikoa eta aukera politiko guztiek euskal erakunde guztietan parte hartzea.
5. puntua.
Lehendakariari proposatu diogu europar erakundeen aurrean inplikatu dadila Europan PEACE Euskadi plana martxan jartzeko, eta bizikidetza eta elkartasun prozesua indartzen laguntzeko.