EAJk, berriro, Osasuneko Sailburuaren agerraldia eskatzen du, A gripeari buruzko azalpenak eman ditz
08Otsaila
2010
08 |
EBBren agiriak

EAJk, berriro, Osasuneko Sailburuaren agerraldia eskatzen du, A gripeari buruzko azalpenak eman ditz

EAJk, berriro, Osasuneko Sailburuaren agerraldia eskatzen du, A gripeari buruzko azalpenak eman ditz
Otsaila 08 | 2010 |
EBBren agiriak

Legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu du Osasun eta Kontsumoko Sailburuak hitza eman zuela Eusko Legebiltzarrera maiz joango zela A gripeari buruzko informazio eguneratua emateko eta horren inguruan Euskadin hartzen ari diren neurrien berri emateko. ¨Une honetara arte, hiru alditan baino ez da agertu gai honen inguruko azalpenak emateko: irailean eta urrian, sailburuak berak eskatuta egin zuen, baina azken agerraldia-abenduan- EAJk eskatuta egin zuen¨, azpimarratu du.

Badirudi gaixotasunak azken astinaldiak ematen ari dela: sailak pasa den urtarrilaren 20an esan zuen, pandemiari buruzko asteroko informazioa emateari utziko ziola; zeren eta, Euskadin gripe kasuek behera egin zuten. Egun, pandemiaren eragin maila gutxienera jeitsi da. ¨Hori dela eta, momentu honetan, Osasun eta Kontsumo Saileko arduradunen hausnarketa eta iritzia beharrezkoa da¨, balioetsi du. Zentzu honetan, azpimarratu du ¨sailburuak jada komunikabideen aurrean agertu dela, aste honetan bertan, hasierako balantzea egiteko.¨

 

EAJren iritziz, Rafael Bengoak lehenbailehen agertu behar du Eusko Legebiltzarraren aurrean azalpenak emateko. Are gehiago, orain, erabat posiblea da gai honen inguruan Gobernuak egindako jarduera guztia bere osotasunean baloratzea.

 

Zehazki, talde jeltzaleak beharrezkotzat jotzen du Sailak eta Osakidetzak  Euskadin A gripearen inguruan gertatu denari buruzko azterketa eta balorazioa egitea: gaixotasunaren eragin orokorra; planak, Eusko Jaurlaritzaren jarduera eta kudeaketa; txertaketa-kanpainaren emaitzak eta garapena; euskal gizarteari gaixotasunak eragin dizkion kostuak, eta hausnarketa orokor bat egitea etorkizunari begira.

 

Legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duenez, ¨sailak hartu dituen hainbat neurri baloratzeko modukoak dira¨. ¨Horrela, Trinidad Jiménezek zuzentzen duen Ministerioaren menpe daudela argi dago. Horrela, Eusko Jaurlaritzak txertaketa-kanpainaren hasiera atzeratu behar izan zuen beste autonomia erkidegoetara egokitzeko, nahiz eta birusa jada bidean egon¨, zehaztu du.

 

EAJrentzat, txertaketa-kanpainak izan dituen emaitzak, gutxienez, zalantzazkoak dira. Puntu honetan, Nerea Antiak azpimarratu du ¨nahiz eta baliabide asko martxan jarri, Sailak iragarki-kanpaina itzelak egin  eta txertoa jartzera zuzendutako baliabide ekonomikoak jarri, Euskadin, txertoa derrigorrez jarri behar zukeen biztanleriaren %22ak baino ez duela jarri, eta osasun langileetatik %9ak baino ez duela jarri.¨ ¨Argi dago, Rafael Bengoak ez duela lortu euskal biztanleriari konfidantza ematea, ezta Osakidetzako langileei ere,¨ bukatu du.

 

¨Erabaki hauek guztiek gure osasun-sistemaren funtzionamenduari eragin diete,¨ azpimarratu du legebiltzarkide abertzaleak. Horrela, urrian, asteburu batean zehar, sailak 156 gaixoei arreta emateko aparteko orduak egin zituzten 120 langile mobilizatu zituen, Gasteizen,-bi auzoetan bakarrik-, ohiz kanpoko eran. Sailburuak berak azalezina den neurri honen kostua 35.000 eurotan balioztatu zuen. Gainera, aurreikusita zegoen lan-eskaintza publikoa atzeratu egin da.

 

EAJk uste du pandemia honen kudeaketak benetazko ¨su-proba¨ suposatu duela euskal osasun publikoaren kudeatzaile berrientzat; eta emaitzak ikusita, azalpenak eman behar dituzte, eta Eusko Legebiltzarreko egoitzan euren azterketaren eta iritziaren berri emateaz gain, legebiltzarrean ordezkaritza duten beste taldeekin egiaztatu behar dute.

PARTEKATU