Aitor Esteban: “Aitortu behar dut hezkuntzaren erreformarako zirriborroan desadostasunak oso handiak
04Otsaila
2010
04 |
EBBren agiriak

Aitor Esteban: “Aitortu behar dut hezkuntzaren erreformarako zirriborroan desadostasunak oso handiak

Aitor Esteban: “Aitortu behar dut hezkuntzaren erreformarako zirriborroan desadostasunak oso handiak
Otsaila 04 | 2010 |
EBBren agiriak

Aitor Esteban Euzko Abertzaleak taldean Hezkuntza gaietarako bozeramailea Angel Gabilondo Hezkuntza Ministroarekin bildu da, hezkuntzaren erreformarako zirriborroaren inguruko negoziaketen markoan.

Topaketa amaitzean, Aitor Estebanek aditzera eman duenez "desadostasunak oso handiak dira" Euzko Abertzaleak taldearentzat funtsezkoak diren gaien inguruan, besteak beste" hizkuntza koofizialen gaineko aipamenik eza eta  Autonomi Erkidegoen ardurapeko hezkuntza eskumenarekiko begirunea". Esandakoaren arabera "Gu ez gara elkarrizketa mahaitik altxatuko garenak, eta amaierara arte egongo gara, baina oso ezadostasun handiak daude".

 

"Ezbai horien artean" diputatu jeltzaleak esan du beldur dela hezkuntza ituna "ez ote den Estatuarentzako eskumenak berreskuratzeko erabiliko". Erkorekak gogoratu duenez  "Eskumen esklusiboa dutenei, hau da, Autonomi Erkidegoei zuzendutako proposamen asko dituen testuaz ari gara". Bere buruari galdetu dionez "nor ote da edo nortzuk ote dira hitzarmen hori izenpetuko dutenak?". Amaitzeko gaineratu duenez "Autonomi Erkidegoei ezin diegu esan zer egin behar duten".

PARTEKATU