HAUTETSIAK<br>
Bat egin dugu ekintza politikoarekin, bake eta normalkuntzaren bila
14
Azaroa
2006
Hainbat agiri

HAUTETSIAK
Bat egin dugu ekintza politikoarekin, bake eta normalkuntzaren bila

HAUTETSIAK<br>
Bat egin dugu ekintza politikoarekin, bake eta normalkuntzaren bila
14
Azaroa
2006
Hainbat agiri

Hemen gara Izaskun Bilbao, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Ana Madariaga, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, Leire Ereño, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria, eta Karmelo Sainz de la Maza, Leioako alkate eta Euskal Udalerrien Elkartearen (EUDELen) lehendakaria, euskal hiritarrek aukeratu dituztelako; eta gure Herrian gertatzen ari diren kontuak direla eta, bakerako eta normalkuntza politikorako beste aukera bat daukagun egoera honetan, ondokoak esan nahi ditugu:
1.- Gure konpromiso pertsonal eta politikoa azaldu nahi dugu, erakundeen mailan, bake eta normalkuntza bultzatzeko egundaino hartu diren erabakiekin. Euskal erakundeen erabakiak, Kongresuarenak eta Senatuarenak, baita Europar Parlamentuarenak ere, gu batzen gaituzten adostasunen ondorio dira, bake-bidearen alde hartu baitira, indarkeria alde batera uzteko. Horrenbestez, berriro diogu ETAri eskatzen diogula, berak armak behin eta betiko utz ditzan.

2.- Era berean, eskatzen dugu indarkeriazko jardunak, zoritxarrez gertatzen ari baitira, behin eta betiko uzteko. Berriro esan nahi dugu, oinarrizko eskubideak modu bidegabean mugatu nahi dituztenek, herri-kargudunei eta erakunde politikoei erasotzen dietenek edo haiei larderia eragiten dietenek aurre egin behar diotela euskal hiritarren itxaropenari, bai eta haien gurariei eta erabateko borondateari ere, eurek sendotu nahi dituztelako demokrazia, askatasuna, eta errespetatu nahi dituztelako giza eskubideak. Bide honetan, era berean, funtsezkoa da indarkeriazko adierazpenak behin betiko utz daitezen lagundu nahi duten eragile politikoen eta gizarte-eragileen konpromisoa.

3.- Era berean, agertu nahi dugu, zigor-ekintzak jartzen ari direla euskal erakunde demokratikoen aurka, bai eta erantzukizun politikoa egikaritzeko hiritarrek aukeratu dituzten ordezkari legitimoen aurka ere. Gure aburuz, prozesu horiek dira zoritxarreko eta ulertu ezineko errakuntzak, eta errakuntza horiek badakartzate disfuntzio eta mehatxu larriak gutxieneko homologazioa duen sistema baten funtsezko mekanismoetarako, bai eta behar den moduan ulertzen den Zuzenbidezko estatu baten erabiderako ere. Hiritarrei dagokie epaitzea euren ordezkariek behar den moduan egikaritzen dutenentz herriaren agindua.

4.- Jazokizun horiek direla eta, lasaitasuna aipatu nahi dugu, zentzua agertu gura dugu, bai eta erantzukizuna eta neurria ere. Argudioek ordeztu behar dituzte izen-belzteak. Gure betebeharra da, herritar guztien ordezkari legez, ekintza politikoaren berezko lekua indartu eta zaintzea. Ekintza politikoa mamitzen da gizartean eta erakundeetan, herri-aginteen bitartez, bereziki, herri-borondatea ordezkatzen duten batzarretan, ideologia eta sentiberatasun guztien elkarrizketa eta akordioaren bidez, eta demokrazia heldu baten berezko erregela eta mekanismoen bidez.

Egoera larria dela eta, haserrekuntzari lagundu nahi diotenengandik urrundu nahian eta itxaropen guztiak ezereztu nahi dituztenengandik ihesi, modu formalean gonbidatu nahi ditugu Euskal Herriko hautetsi guztiak (alkateak eta zinegotziak, Batzar Nagusietako ahaldunak, euskal legebiltzarkideak, diputatu eta senatariak, bai eta europar legebiltzarkideak), datorren larunbatean, azaroaren 18an, eguerdiko hamabietan, hautetsien topaketa batera etor daitezen, Gernikako Batzar Etxera, modu horretara euren konpromisoa berriro azal dezaten, eta bake eta normalkuntzaren bila joateko laguntzen duten ekintza politiko guztiak bultzatzen jarraitzeko.
PARTEKATU