EBB<br>
1936ko kolpe militarraren 70. urteurrenaren aurrean
18Uztaila
2006
18 |
EBBren agiriak

EBB
1936ko kolpe militarraren 70. urteurrenaren aurrean

EBB<br>
1936ko kolpe militarraren 70. urteurrenaren aurrean
Uztaila 18 | 2006 |
EBBren agiriak

EBBren agiriak


EAJren EBBren akordioa, 1936ko uztailaren 18ko kolpe militarraren 70. urteurrenaren aurrean
Gaur direla 70 urte, 1936ko uztailaren 18an, espainiar armadak, Francisco Franco jeneralaren agindupean, kolpe militarra egin zuen Espainiako Errepublikaren legezko gobernuaren aurka. Bost hilabete lehenagoko hauteskunde demokratikoetan (1936ko otsailean) izan ziren emaitzei zenbait sektore militar eta zibilek erakutsitako mespretxua izan zen altxamenduaren kausa.

Gerra zibilak eta kolpea egin zutenen inposaketa militarrak garai latzak ekarri zizkieten estatuko herriei eta, bereziki, euskal herriari. Kartzelak frankisten aurkako jendez bete ziren, eta milaka gizon, emakume eta haur erbesteratu ziren; batzuk ez ziren sekula itzuli. Alderdi politikoak eta sindikatuak debekatu egin zituzten. Erregimen totalitarioak jardun sozial eta kulturala suntsitu zuen, askatasunaren aldeko milaka borrokalari kondenatuz eta hilez. Oinarrizko eskubide indibidualak mugatu eta debekatu zituzten, eta identitate eta eskubide kolektiboen aztarna guztiak desagerrarazten saiatu ziren.

1936ko uztailaren 19an, militarren altxamenduaren biharamunean, Euzko Alderdi Jeltzaleak mezu hau bidali zuen “Euzkadi” egunkariaren bidez:

"Espainiako estatuan gertatzen ari denak eragin zuzena eta mingarria du Euzkadin eta bere etorkizunean. Horregatik, Euzko Alderdi Jeltzaleak adierazten du, bere ideologiak eskatzen diona gorabehera (hemen argi eta garbi aldarrikatzen duena), herritarren eta faxismoaren arteko borrokan, Errepublikaren eta Monarkiaren arteko borrokan, Euzko Alderdi Jeltzalearen printzipioek herritarren eta Errepublikaren albora bultzatzen dutela, gure herriak bizi izan zituen askatasun mendeetan izandako erregimen demokratiko eta errepublikarraren bidetik”.

Gaur, 70 urte beranduago, Euzkadi Buru Batzarrak, solemnitate osoz, Euzko Alderdi Jeltzalearen zuzendaritzan aritu zirenei eskerrak emanez, ondokoa adierazten du: 

- Euzko Alderdi Jeltzaleko batzorde exekutiboak une latz hartan zabaldutako mezua bere egiten du. 
- Buruzagi haien buru-argitasun historikoa goraipatzen du, ez baitzuten zalantzarik izan askatasun demokratikoen eta herri borondatearen aldeko apustu egiteko, emaitza gorabehera. 
- Orain 70 urte gertatu zen estatu kolpea, 40 urteko diktadura militarra ekarri zuena, ñabardurarik gabe gaitzesten du. 
- Frankismoaren ondorengo adierazpen guztiak salatzen ditu, gaur egun ere, zoritxarrez, adierazpen eta aldarrikapen politiko batzuetan bizirik baitiraute. 
- Adierazten du argi daukala oroimen historikoa berreskuratzea ezinbesteko ariketa demokratikoa dela, eta belaunaldi berrien aurrean hura defendatzeko eta lantzeko konpromisoa hartzen du.

Sabin Etxean, 2006ko uztailaren 18an

PARTEKATU