ETAk enpresariei, hauen familien argazkiak eta egunero egiten dituzten ibilbideekin bidalitako mehatxuzko gutunen gainean, EAJk honako hau adierazi nahi du:
- Jokamolde hauek, jarduera mafiosoak izateaz gain, biktimen familiei eragindako mehatxuen bidez, xantaia ekonomikoa eragiten dieten horien gizatasunik eza eta balio moralik eza baino ez dute erakusten.
- Beraien jokoan eroriko ginateke bakeaz eta normalizazio politikoaz ari garen une honetan praktika horiek guztiz ulergaitzak, desegokiak eta ezordukoak direla arrazoituko bagenu. Estortsioa eta xantaia berez eta une oro dira arbuiagarriak eta onartezinak, eta berauek erabiltzeak ez du inolako estrategia politikorik kaltetzen, oinarrizko Giza Eskubideen funtsa bera azpijaten du; eta, berdin da noiz eta non gertatzen diren eta zeintzuk diren eman daitezkeen arrazoiak.
- EAJk adierazi nahi du nazkatuta dagoela horrelako jarduera eta jokaera mafiosoen aurrean, eta tortura psikologikoa, mehatxua eta estortsioa beren helburu politikoak lortzeko justifikagarriak eta lagungarriak direla defendatu omen dutenen baliorik eza salatu nahi du.
- EAJk berretsi nahi du bakea ETAk aldarrikatu beharreko su-etenaren aldetik eratorria izan behar dela, atzeraezina eta unibertsala izango dela (hau da, mehatxua eta estortsioa kasu guztietan desager daitezen) eta ETAk uko egingo diola Euskadiren etorkizun politikoaren gaineko erabakiak hartzeari. Bakea pertsona guztiekiko Giza Eskubideak betetzetik etorri beharko da.
- EAJk bere solidariotasunik sendoena adierazi nahi du modu bateko edo besteko estortsioa, mehatxua eta xantaia nozitu duten pertsonekiko, eta laguntasuna adierazi nahi die familiakoei. Estortsio hauen biktimek jakin badakite euskal gizartearen gehiengo handiaren babes eta laguntasuna dutela.