EBB<br>
Emakumeen Nazioarteko Eguna
07Martxoa
2006
07 |
EBBren agiriak

EBB
Emakumeen Nazioarteko Eguna

EBB<br>
Emakumeen Nazioarteko Eguna
Martxoa 07 | 2006 |
EBBren agiriak

Hamarka batzuk badira Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela. Egun sinboliko honetan mundu osoan gogorarazten dira emakumeek egiten dituzten ahaleginak berdintasuna, justizia, bakea eta garapena erdiesteko. Honekin batera etorkizunerako erronkak planteatzen dira.
Aldi honetan  aurrera pausu handiak eman dira emakumearen egoera hobetzeko. Nazioarte, Europa, estatu eta autonomi mailako arau juridikoek sexuagatiko edonolako diskriminazioa debekatu egiten dute.
 
Euskal Erkidego autonomikoan duela gutxi ospatu genuen  EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO OTSAILAREN  18KO 4/2005 LEGEA ren lehen urteurrena. Ondorio zuzena izan da gizarte eta politika mailako parte hartzean eman zena, emakume eta gizonen  ordezkaritza orekatua ahalbidetu baitzuen Legebiltzarrean zein lehen gobernu organoan ere. Gero, apurka-apurka, Lege honen hainbat ondorio ezagutuz joan gara, gizarte, politika eta kulturaren inguruko esparruetan. 
 
Dena dela, azken aldi honetan gizartean  aldaketa handiak eman izan diren arren, emakume eta gizonen arteko egoera , hala esparru publikoan  nola publikoan ere , eta bereziki lan merkatuan,  guztiz ezberdina da. Datuek ondo baino hobeto erakusten dute emakumeen parte hartze txikiagoa eremu publikoan, zailtasun handiagoa lan merkatuan, emakumeei eragindako  sektorekako eta lanbide banaketa,  etxeko lanetan  eta menpeko pertsonen zaintzan ardura partekaturik eza,  eta emakumeen oinarrizko eskubideak eten gabe urratzen direla beraien aurkako indarkeriaren bitartez.
 
Sustrai errotuak dituen ezberdintasun honek gizartean bizi ditugun jokabideetan du bere sorrera. Jokaera honek rol, balore, jarrera, jokabide eta gaitasun ezberdinak esleitzen dizkie emakume eta gizonei eta, ondorioz, oztopoak jartzen dizkio  aukera berdintasunari  berari eta pertsonen garapen berdintsuari .
 
Horregatik, emakume eta gizonen arteko berdintasunak egiturazko dimentsioa izanik,  eta  emakume, gizon zein Instituzio guztietako aldeko ahalegina beharko duela jakinik, EAJ ko Euzkadi Buru Batzarrak, martxoaren 8a ospatzeko, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bizitzaren arlo guztietan laguntzeko eta bultzatzeko konpromisoa hartzen du, eta egun hau  ospatzeko,  erakunde, talde eta  emakume mugimenduek antolatutako ekitaldiekiko bere babesa adierazten du.

PARTEKATU