Iritzia
21Azaroa
2004
21 |
Iritzia

Nahierarako jokabideak

Iritzia
Azaroa 21 | 2004 |
Iritzia

Mikel Atxaga

Iritzia

Deia


ANONIMOEKIN prentsaurrekoa ematen duen alkateak, lehenaz gainera, sinesgarritasun guztia galdu du. EEkoa zenean, PSEren eta EMKren botoekin kendu zion Perez Gabarainek Andoaingo alkatetza EAJri, 1979an. PSEkoa denean, berriz, PPren botoekin. Dena den, Balzari sekulako salaketak eginaz hasi zenak anonimo batekin eutsi dio bereari eta «gauza ziur bakarra hauxe da: berandu etorri zirela» esanaz bukatu du. Ertzainek noizko etorri behar zuten ez digu argitu. Ilegalizatuak herrira sartzerako? Plazara? Udaletxera?

Baimena ukatutako festak egin ziren Amarako Olaeta plazan, urrian. PPko zinegotziak kontuak eskatu zizkion udaltzaingoaren buruari. Erantzun latza jaso zuen: «zer nahi zenuen 5º de Caballería bidaltzea?». El Ejidon etorkinen kontrako erasoa eragozten poliziek ezer gutxi egin zutela salatu zenean, «oker handiagoak gerta badaitezke hobe da polizia geldirik egotea» erantzun zuen Mayor Oreja barne ministroak. Andoainen ere, Ertzaintza ekitaldia eragozten hasi balitz, ez al ziren handiagoak gertatuko? Seguru izan, alkate jauna, ateko matxurak baino handiagoak egingo zituzten.

Delako horiei beren ekitaldia egitea eragotzi ez zitzaielako Eusko Jaurlaritza gogor salatu dute PPk eta abarrek. Ekitaldi hori ez debekatzeagatik Balzaren eta EAJren kontra marmarrean ari ziren hedabideak, berriz, ekitaldi horretako irudiak eta hitzak ematen zituzten. Baina Belodromoa ez al da, bada, Donostiako udalarena? Horko giltzak ez al zizkien , bada, Odol Elorza alkateak eman? Nor zen Ertzaintza zabalik zeuden ateak ixteko? Sharonena egitea gustatuko litzaioke Acebes ministro-ohiari, jakina. Itogina besterik ez daukan Belodromoari zulo batzuk gehitzeagatik, zer axola zaio? Isilpeko poltsatik berria egin eta, bide batez, bakardade izugarria jasaten duen ministro lanpetuaren emazteari oparitxo bat egiteko atzaparkada bat hartu, eta kitto. Erregea inaugurazioara gonbidatzeko aitzakia ederra litzateke, gainera

PARTEKATU