Hitzaldia
30Martxoa
2014
30 |
Hitzaldia

Izaskun Goñi. Europar Legebiltzarrerako hauteskundeetarako EAJren hautagaitzaren aurkezpena

Hitzaldia
Martxoa 30 | 2014 |
Hitzaldia

Lehenik eta behin, ongi etorri eta eskerrik asko. Ongi etorriak izan zaiteztela denok eta esker anitz, bihotzez, 2014ko europar hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko egin dugun ekitaldi honetara etortzeagatik. Berriz ere, eskerrik asko.

Hemen gaur elkartu garen guztiontzat, hauteskundeak beti dira garrantzitsuak, politika gure gizartearen zutoinik garrantzitsuena delakoan eta gu guztion kontua dela uste dugulako, ardura partekatua,alegia. Argi ikusten dugu gure udal, foru,estatu eta europar erakundeetan erabakitzen dela gure eguneroko lan, bizimodu eta jardunaren parte garrantzitsu bat.

Gai bat Europan erabakitzen bada, europar legebiltzarrak erabakitzen du, eta Batasunaren baitan hartutako arau horiek guztiek eragina dute gugan. Egunean bada proposamen bat gutxienez, gu guztion bizimoduan eragina duena. Hori dela eta,herritar guztiak animatu nahi ditut hauteskunde hauetan parte har dezaten, beren babesa eta laguntasunari esker, gauzak alda ditzakegulako.

Garrantzitsua baita Nafarroa eta Euskal Herria osoa Europar Legebiltzarrean ordezkatuta egotea. Berebizikoa da Euzko Alderdi Jeltzalea Europar Legebiltzarrean egotea.  

  • Politika, nafarrok eta euskal hiritarrok dugun era berezi honetan egin dezagun. Gure gisara.
  • Gure sistema foralaren balioa aldarrikatzeko, ongizate maila handiagoa lortzeko dugun nahia azpimarratzeko,gure nafartasunetik, gure euskaltasunetik nahi dugun kultur garapena goresteko.
  • Gure seme-alaben, une honetan gure eskoletan, gure ikastola eta ikastetxeetan prestatzen ari diren neska-mutilen eta gure  etorkizun propioa erabakitzeko dugun eskubidea aldarrikatzeko. Subsidiariotasun printzipioan sinesten dugulako, erakunderik hurbilenek politikarik hurbilena kudeatu behar dutela sinesten dugulako, eraginkorragoak direlako. Ondorioz, Madrilekiko deszentralizazioaren aldeko apustua egiten dugu. Gaur egun, Euskadik Europan izan dezakeen parte hartzearen oztopoak Madriletik datozelako, eta ez Bruselatik. Europa ez da arazoa, konponbidea baino.

Horregatik da HAIN GARRANTZITSUA gure ahotsa Europar Legebiltzarrean entzutea, eta Euzko Alderdi Jeltzalearen eskutik entzutea; eta, ez dezagun ahaztu, Euzko Alderdi Jeltzaleak mende beteko iraupena bete du Nafarroan ere.

EAJ-PNV beti izan da Europaren aldeko alderdia. Europar Batasunaren  sortzaile izan ginen, eta proiektu hau hasi zenetik Europara begira egon gara, bai frankismo garaian,  baita  demokrazia berriro Euskadira itzuli zenean ere.  Beti izan dugu ordezkari zuzena bertan.

EAJ Europan izan da, Batasuna sortu zen unetik beretik .

Horren aurrean, UPN alderdiak Europaren ideia kanpotik defendatu izan du beti, alderdi handiago baten barruan, bere presentzia ezereztuta geratu delarik. Horrek erakusten du ez dutela europar egitasmorik, Nafarroan eta Nafarroarentzat egina denik. Gaur egun  ez du beharrezko jotzen hauteskunde hauek ospatzea, hor erakusten du Europan zeresan gutxi daukala .

Azken honetan izan ezik, PSN alderdiak  gero eta UPNren antza handiagoa du. Aurkezten da, bai, baina espainiartasunez jantzita, Europara doaz estatu egitera, Madril defendatzera eta babestera.

Eta, zer esan PPren inguruan? Nafarroan duten hautagaiak lehentasun gisa aurkeztu du forutasuna defendatzea, bere alderdiak Foru Parlamentuak bereak eginiko legeen kontrako errekurtsoak aurkezten dituen bitartean.

Bien bitartean,milaka hiritar gara Euskadin eta  Nafarroan, guk nahi dugun Europari buruz esateko asko dugula sinesten dugunok, Europa Federala eta sozialagoa eta, pertsona horientzat guztientzat, EAJ-PNV da bermea eta eraginkortasuna, esperientzia eta etorkizuna.

Era guztietako aurkariak ditugu. Zilborrera begira egotea besterik nahi ez dutenen aurrean; espainiartasunaren azpian ezkutatu nahi gaituztenen aurrean; gure foru tradizioa edo gure kultura  ahuldu nahian ari direnen aurrean, Ni, Izaskun Goñi, iruindar nauzuen honek, Euzko Alderdi Jeltzalearen izenean animatu nahi zaituztet gure egitasmo hau babes dezazuela.

Jendarte honetan, gure ahotsa isiltzea, gure izana isolatzea dute helburu aipatutako alderdiek; espainiar nazionalismoa da euren ikurra eta abertzaleak euren arerio. Instituzioetatik at nahi gaituzte, eta eztabaida politikotik kanpo uzten gaituzte behin eta berriz.

Alderdi-bitasun basatia sustatzen eta praktikatzen dute, eta are okerragoa dena, interesatua, gainerako guztiak desagerrarazteko nahian. Baina, gainerako guzti horiek Europan gaude, eta Europan egongo gara, bizikidetzaren alde eginez, kontinentean elkarrekin bizi diren nortasunak, bizimoduak, hizkuntzak eta kultura guztiak errespetatuak izan daitezen.

Zuen ahotsa Europar Legebiltzarrean entzutea nahi dudalako,  zuen babesa eskatzen dizuet  orain.

 

PARTEKATU