Gaur bezalako egun batez, 1936.eko urriaren 7an, Gernika-/ko arbolaren gerizpean,
lehen Euzko Jaurlaritza eratu zen; eta, lehen Lehendakaria, Jose Antonio Agirre
Lekube hautatu.
Larrialdi garaiak ziren, ziurgabetasun eta estutasun denborak.
Konpromisoa, elkartasuna eta akordioa eskatzen zuten denborak.
Lehen Eusko Jaurlaritza hark, balore hauek biltzeko gaitasuna eta argitasuna izan
zuen.
Herri hondatu baten buruan jarri zen, gerra garaian eta bere gaitasunak murriztuta,
bideberria egiten jakin zuen.
Gaur, beste arbola batek, lehen Jaurlaritza hura babestu zuen haritzaren semeak
elkartu gaitu.
Zuhaitz izerdi berria aldi berrirako.
Idatzi beharko dugun historia berrirako, berriz ere gatazkaz betetako aldian,
ziurgabetasunez eta erronkez betetako denboran.
Erronkak eta mehatxuak bizi ditugu orain baina, adimenez eta denok elkarrekin egiten badugu, erronka horiek, garapen eta hazkunde bilakatzeko ahalmena aukera izan beharko genuke.
Agirre-rengandik jaso genituen konpromisoa, elkartasuna eta akordioa.
Konpromisoa, elkartasuna eta akordioa krisitik ateratzeko.
Prestakuntzaren eskutik berrabiatze industrialerako oinarriak ezartzeko. Teknologiaren eskutik,
kanporako ateak irekiz, eta berrikuntzari ekinez.
Berriz ere, enplegua sortzeko, depresiotik hazkunderako urratsa emateko, zorroztasun
ekonomikoa politika publikoen gidaria izan dadin.
Konpromisoa, elkartasuna eta akordioa, Bake iraunkorra finkatzeko.
Bidezko Bakea, Agirre-k eta bere sailburuek bilatu zutena.
Oroimenez jantzitako bakea.
Oroimen historikoa, askatasunaren eta demokraziaren defentsan, totalitarismoaren
aurrean, bere bizitza osoa eman zutenak gogoratzeko.
Oroimen hurbila, Herri honen kausa ohoregarria zikindu zutenen eskutik, terrorismoaren
diktadura sufritu dutenak gogoratzeko.
Konpromisoa, elkartasuna eta akordioa, euskaldunon arteko zentzugabekeria berriz ikusi ez
dezagun.
Adiskidetzerako akordioa, elkarbizitzarako .
Hauxe da belaunaldi berriei utzi nahi diegun ondarea, inork ez diezaiela bere duintasuna
eta giza eskubideen osotasuna kendu .
Konpromisoa, elkartasuna eta akordioa Herri hau aurrera ateratzeko.
Bere nortasun politikoa, bere instituzioak, onartuak eta aldarrikatuak izan
daitezen, berdintasun osoz,gainerako Europar Nazioen artean.
Gehiengo zabalen akordio politikoa. Sentsibilitate ezberdinen artean, erabakitzeko
eskubidea, itun konpromisoarekin uztartzeko.
Burujabetasun partekatuen akordioa Europa-ra begira.
Aldi berrirako elkarbizitza akordioa.
Konpromisoa, elkartasuna eta akordioa, Agirre Lehendakariak bere inguruan bildu zituenak
modukoak. Bere Gobernu egitasmoan, sentsibilitate demokratikoak elkartu zituen.
Abertzaleak, errepublikazaleak, sozialistak, komunistak; denak gure Herriko
balore,printzipio eta adostasun oinarrizkoek elkartuak .
Milurteko haritzaren izpirituak elkartuta.
Hauxe da Euzko Alderdi Jeltzalea-k krisi global honetan, ziurgabetasun ekonomiko eta
sozialean biziberritu nahi duen izpiritua.
Gaur sufritzen ditugun arazoak konpontzeko bide hoberik ez dago, lur jotzea eta
etsipena suntsitzeko.
Konpromisoa, elkartasuna eta akordioa gaur, gu guztiontzako etorkizun hobea irabazteko.
Agirre Lehendakaria eta bere Gobernua dira gure egitasmorako eredu.
Abertzaletasun konprometitu,gizalegezkoa eta demokratikoa ordezkatzen dugunontzat.
Eredu dira beren duintasun demokratikoagatik, beren abertzaletasunagatik, beren
humanismoagatik.
Baina baita beren buru-argitasunagatik ere.
Agirre eta bere Gobernua indarrez izan ziren erbesteratuak; baina, behar besteko
argitasun politikoa izan zuten, Herri honen etorkizunerako bidean, orduan
eraikitzen ari zen Europa zegoela ikusteko.
Agirre Lehendakariak europar egitasmoaren sorkuntzan parte hartu zuen Schuman,
Adenauer edo De Gasperi neurriko liderrekin batera.
Bere Gobernuak jakin zuen, erbestaldian ere,
bere zilegitasuna mantentzen; eta mundurako ateak zabaldu zizkigun.
Herri ekintzaile honen ikuskera, izpiritua eta ausardia uztartzen jakin zuen.
Errealitate egin zuen Gernikako arbolaren “eman ta zabal zazu munduan
fruitua” goiburua.
Agirre-ren ondareak bizirik dirau oraindik.
Gaur, atzo bezala, Europan dugu begirada, eta mundu ireki eta globalizatuari
begiratzen diogu.
Gaur, atzo bezala, nazioartean dugun presentzia berrindartu behar dugu.
Mundura irekita dagoen Euskadi nahi dugu, aukerak bilatzen egongo dena.
Bere bidai-poltsan, kalitatea, ondo eginiko lana, pertsona konprometituak eta
agintzen dena betetzen delako irmotasuna
eramango duen Euskadi.
Lur berriak irabazi nahi dituen Euskadi, “Basque Country”k munduan duen tokia indartu nahi duena.
Agirre Lehendakariaren irmotasun eta sendotasun berberarekin. Inoiz ez zuten etsi,
inoiz ez zuten amore eman.
Euzko Alderdi Jeltzalea-k bi konpromiso aurkeztu nahi dizkio gizarteari, barne
akordioa eta Euskadi-ren kanpo proiekzioa.
Barne akordioa, krisitik irteteko eta enplegua sortzeko.
Barne akordioa, Bake iraunkorra sendotzeko.
Barne akordioa, Euskadi-ren autogobernuaren hazkundea eragiteko, Euskadi Nazioa
Europan.
Barne akordioa, eta kanpoko proiekzioa, munduan Agirre Lehendakariak egin zuen moduan
aurkez gaitezen: “ I am Basque”.
Agur eta ohore Jose Antonio Agirre, euskaldunon Lehendakaria!