Agenda

Uztailak 23, Osteguna


12:00

PARTEKATU

Nerea Renteria diputatua eta Igotz López senataria Bilboko Portua beste trenbide-korridore batzuekin konektatzeko hobekuntza honek eragiten dien udalerrietako ordezkari jeltzaleekin aurkeztuko dira bihar Kongresuan.

12:00etan, hedabide grafikoek San Jerónimo karreratik egingo duten bidean irudiak hartu ahal izango dituzte Kongresuko patioko hesiraino. 
   

Ekimena Kongresuan erregistratu ondoren, Arrigorriagako Udaleko EAJ-PNVko ordezkari Alberto Ruiz de Azuak hedabideen galderak erantzungo ditu Kongresuko Lehoien aurrean.
    

Jeltzaleen ordezkaritza  ondorengoek osatuko dute: Ekaitz Mentxaka Corral (BBB eta Ugao-Miraballes), Jonatan Moreno Carranza (ABB), Alberto Ruiz de Azua (Arrigorriaga), Asier Iragorri Basaguren (Basauri), Urtzi Vergara Belausteguigoitia (Arrakundiagoa-Zollo), Txerra Molinuevo Laña (Amurrio), Gentza Alamillo Udaeta (Aiala), Ander Añibarro Maestre (Laudio), Iñaki Lauzurika Sousa (Iruña Oka), Iker Santocildes Pérez (Orduña) eta Jon Xarles Idirin Gorrochategui (Zeberio).

PARTEKATU