Agenda

Ekainak 26, Asteazkena


11:00

PARTEKATU

Sabino Arana Fundazioak 'Euskadi Think Next' berrikuntza politikorako laborategiak antolatu duen topaketa berri bat hartuko du "Politika, lanbide ala zerbitzu publiko?" izenburupean. Hitza hartuko dute bertan Xabier Trias osagile eta 2011 eta 2015 urte bitartean Bartzelonako alkate izandakoak, Miren Azkarate filologo, EHU-UPVko katedradun eta 2001 eta 2009 urte bitartean Eusko Jaurlaritzako sailburu izandakoak, eta Jaime Otamendi kazetariak. Ekitaldiaren aurkezpena egingo dute Xabier Barandiaranek, EAJ-PNVren Berrikuntza Politikoko burukide arduradun eta 'Euskadi Think Next'-en zuzendariak, eta Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidente eta EAJ-PNVren EBBko idazkariak

Sabino Arana Fundazioan, Bilbon

PARTEKATU