Urkulluk euskal hiritargo osoari eskatu dio EAJ-PNV bozkatzea, udalak, aldundiak eta Jaurlaritza enplegua sortzeko eta ekonomia suspertzeko ekimenean lerrokatuta egon daitezen

Lehendakariak iragarri du oraindik "lan handia egin behar dela, baina baikortasun mezua adierazi nahi izan du "Euskadi enplegua sortzen ari da eta txanpa hau aprobetxatuko dugu. Hemen dago EAJ, egitasmo sendoarekin; batasun-egitasmoa da, akordiora irekia eta etorkizunerako ikuspegi baikorrarekin".
Urkulluk euskal hiritargo osoari eskatu dio EAJ-PNV bozkatzea, udalak, aldundiak eta Jaurlaritza enplegua sortzeko eta ekonomia suspertzeko ekimenean lerrokatuta egon daitezen IKUSI BIDEOA
22 Maiatza | Berria

Iñigo Urkullu lehendakariak euskal hiritargoa gonbidatu du datorren igandean EAJ-PNV bozkatzera, hori delako berme bakarra Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta euskal udalak Euskadik aurrez aurre duen erronkari ekiteko lerrokatuta egon daitezen. Euskadiren erronka izango da enpleguaren sorrera eta hobekuntza esanguratsuaren zantzuak dakartzaten aurreikuspenak finkatzea eta errealitate bihurtzea. "Lan handia geratzen zaigu, oraindik krisia ez dugu atzean uztea lortu. Baina industria alorreko inbertsio berriak ezagutzen ari gara, esportazioak hazi dira, turismoa hazi da, eraikuntza hazi da. Euskadi enplegua sortzen ari da. Txanpa hau aprobetxatuko dugu. Hemen dago EAJ, egitasmo sendoarekin; batasun-egitasmoa dugu,akordiora irekia, etorkizunaren ikuspegi baikorrarekin. Hemen dago EAJ, hemen dago bere egitasmoa.Gure egitasmoa Euskadi delako, gure etorkizuna Euskadi delako" esan du Urkulluk La Casilla pabilioia gainezka jarri duten 7.000 lagunen aurrean. Han egin du EAJ-PNVk kanpaina amaierako mitina. Ekitaldi politikoan, Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera izan dira eta hitz egin dute EBB-ren presidente Andoni Ortuzarrek; ahaldun nagusirako hautagai jeltzaleek (Ramiro Gonzalez, Unai Rementeria eta Markel Olano), EAE-ko hiriburuetako hiru alkategaiek (Gorka Urtaran, Juan Mari Aburto eta Eneko Goia), eta Nafarroako Parlamenturako Geroa Bai koalizioan EAJ-PNV-ren bigarren tokian doan Maria Solanak. Ekitaldian bi une hunkigarri bizi izan dira: Ortuzarrek Jose Luis Bilbaori, Ana Madariagari eta Ibon Aresori egin dien omenaldia, hurrengo egunotan, hurrenez hurren, Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren kargua, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentetza eta Bilboko alkatetza karguak utziko dituztelarik; eta, bestetik, hautagaiek, EAJ-ren agintariek eta bertaratu guztiek, elkarrekin "Bagare" kanta euskalduna abestu dutenean’.

“Kanpaina argia izan da“, esan du Urkulluk. “ Euzko Alderdi Jeltzalearen ADNa ikusi da: Zorroztasuna eta Sentsibilitatea. Euskadi eraikitzeko etorkizuna. Zorroztasuna bai, baina eredugarri izateko gaitasunarekin: Departamentuetan eta Goi karguetan % 20ko murrizketa; defizitaren eta zorraren kontrola; eta 200 milioi gutxiago sozietate publikoen ohiko gastuan. Egintzak. Sentsibilitatea? Egintzak argiak dira: Euskadiko hiru eurotik bi dira gastu sozialerako; oinarrizko zerbitzu publikoak bermatuta; Euskadi lehena da gizarte babesean, lehena da hezkuntzan, lehena osasunean. Egintzak” aldarrikatu du lehendakariak. Euskadik lankidetza, elkartasuna eta kooperazioa eskatzen du. Euskadik konpromisoa eskatzen du. Hona hemen konpromisoa. Elkartasuna ahalbidetzen duen Euskadi, zorroztasuna eta sentsibilitatea uztartzen dituena, etorkizuna egintzen bidez eraikitzen duena. Orain, elkarrekin egin behar dugu, integratuz eta denon indarrak batuz. Hauxe da hazteko,inbertitzeko eta enplegua sortzeko ordua. Orain Egintzak! Orain Euzko Alderdi Jeltzalea”. Amaitzeko, Urkulluk igandean bozkatzeko deia egin du “Lana ez da hemen amaitzen. Hauteskundeak igandean izango dira. Gaur eta bihar egin behar dugu azken ahalegina. Larunbatean, hausnarketa paseoan egingo dugu, kalean, lagunekin hitz eginez, herrikideak konbentzituz. Argi eta garbi esango dut. Donostian gehiengo batek nahi du Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaztea. Bilbon ere bai. Gasteizen ere bai. Araban gehiengo zabalak nahi du Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaztea. Gipuzkoan eta Bizkaian ere bai. Baina EAJ-k goberna dezan, EAJ bozkatu behar da. Herri hau aurrera eramango duenaren alde bozkatu behar da. Denbora aprobetxatu behar dugu. Bide zuzenetik joango gara. Abenturarik gabe. Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalak elkarrekin lan eginez. Enplegua sortzen segituko dugu. EAJ-ren konpromisoa. Hazkundea eta enplegua. Egintzak. Igandean, boto guztiak Euzko Alderdi Jeltzalearentzat. EAJ bozkatzea inbertitzea da. EAJ bozkatzea da industria indartzea. EAJ bozkatzea da enplegua sortzea”.

Andoni Ortuzarrek gaurko ekitaldia amaitu du Urkullu lehendakariari amaitzear dagoen hauteskunde prozesu honetan eskaini duen inplikazioagatik eta parte hartzeagatik bere esker onik zintzoena emateko esan dituen hitzekin; Bilbao, Madariaga eta Aresori ere bere esker ona adierazi die eta baita EAJ-PNVren kanpaina bikaina izatea eragin duten hautagai,profesional, alderdikide alderdizale eta boluntarioei ere bai. Ortuzarrek era berean azpimarratu du igandean bozkatzeak duen garrantzia. “Parte hartzerako dei berezia egin nahiko nuke. Kontzentziatuta egonda zein ez, erabakia hartu gabe zein erabaki irmoarekin. Haserretuta egonda zein ez. Denok baliatu behar dugu botoa emateko dugun eskubidea. Etxean geratzea delako gauzak aldatzeari uko egitea. Botoa ez ematean besteen eskuetan uzten dugu guri dagokigun gauza bat erabakitzeko ardura. Ez bozkatzea da beste aldera begiratzea. Eta hemen, denon ongizateari erreparatu behar diogu. Bozkatu egin behar da. Euzko Alderdi Jeltzalea inbertsio segurua da. Boto probetxugarria da. EAJ bozkatzea da ongizatearen alde egitea, bizikidetzaren, elkarrizketaren eta Euskadiko interesen defentsaren alde egitea. EAJ-PNVk egintzak aurkezten ditu. Proiektuak. Egitasmoak. Batasuna. Indarra. Bozkatzera joan beharra dago.Euzko Alderdi Jeltzalea bozkatu beharra dago”.Halaber, jeltzaleen buruak bertaratu diren alderdikide eta alderdizaleei eskatu die “azken ahalegina” egitea. “Guk hausnarketa egin dugu jada, bihartik aurrera eta igandean hautestokiak itxi arte, oraindik erabakia hartu ez dutenak konbentzitzeko denbora daukagu. Azken bultzada. Gorka Gasteizko alkate egin behar dugu. Ramiro, Arabako Ahaldun Nagusi egin behar dugu; Eneko, Donostiako alkate; eta Markel Gipuzkoako aldundira sartzea lortu behar dugu, gauzak bere onera ekar ditzan. Eta, jakina, Juan Marik Bilbo hiribilduko alkate izan behar du , Unai Bizkaiko Ahaldun Nagusi bihurtzea lortu behar dugu.Uxue ere eraman behar dugu Nafarroako presidentziara. Eta, igandean, Euskadi osoan, hautestontziak gorri,zuri eta berdez bete daitezela. Euskadiren ilusioaz beteta. Euzko Alderdi Jeltzalearen ilusioarekin gainezka”.

PARTEKATU