Olabarriak Torres Dulceri: “A9aren osteko kereila aberrazio ulertezina da eta sinesten zail egiten da presio politikorik gabe jardun dela”

Emilio Olabarriak, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Legebiltzar Taldearen justizia bozeramaileak baieztatu duenez "ulertezina da" azaroaren 9az geroztik egiten ari dena, eta Generalitat-eko hainbat kideren kontra aurkeztu den kereilaz esan duenez "sinesten zail egiten da Fiskaltza gobernuaren presiorik gabe jardun duela, gertakari guztiak kereila hori aurkeztera begirakoak zirenean.

Olabarriak  Torres Dulceri: “A9aren osteko kereila aberrazio ulertezina da eta sinesten zail egiten da presio politikorik gabe jardun dela”  27Azaroak
2014
2014 AzaroaK 27 |
Kongresua

PARTEKATU

Estatuko Fiskal Nagusiaren agerraldiaren kariaz, Olabarria oso kritiko agertu da Torres Dulceren jardueraren aurrean. Egin dion salaketan "catalunyar herriaren zati handi bat kriminalizatzea" egotzi dio eta galdetu egin dio ziur ote dagoen "arazo politikoak konpontzeko ordenamendu juridikoan kokapen zaila duten lasterbide legalak erabiltzen ez dituela".

EAJ-PNVko diputatuak era berean azaldu duenez "hemendik aurrera Estatuko herrialde egituraketan zigor zuzenbidearen bidez ezartzen baldin bada, ibilbide makur eta kontrola ezina ekarriko du Espainiar estatua osatzen duten nazioek estatuarekiko duten harremanean" eta horregatik Torres Dulceri eskatu dio "betidanik herrialde egituraketan defizitak izan dituen estatuaren egituraketa instituzionalarentzat horren arriskutsua den bidetik irtetea".

Amaitzeko, Olabarriak "justizia unibertsalaren amortizazioaz" hitz egin du eta Estatuko Fiskal Nagusiari eskatu dio esparru honetan "jarrera oldarkorragoa" erakustea eta "proaktiboago" izatea Servini epaile argentinarrak Interpol erakundearen bidez 19 buruzagi frankisten kontra aurkeztu duen atxilotze aginduaren aurrean. Olabarriaren esanetan espainiar estatua "azpijokoan ari da".

Interesatu Zaitez