Izaskun Bilbaok berdintasuna aldarrikatu du inbertsio gisa, eta gizonen parte hartzea eskatu du

Europako Parlamentuko ALDE taldeko presidenteorde Izaskun Bilbao Barandicak gaur arratsaldean aldarrikatu du berdintasunean aurrera egiteak eskatzen duela arlo honetan egiten den gastua inbertsiotzat jotzea, berdintasunak “talentua bateratzen laguntzen duelako eta bat egite hori errentagarria delako”
Izaskun Bilbaok berdintasuna aldarrikatu du inbertsio gisa, eta gizonen parte hartzea eskatu du
27 Otsaila | Europako Legebiltzarra

OHARRA: Jardunaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal izango dituzu bereizmen handian

Era berean aldarrikatu du emakumeen lidergoa “balioa ematen duelako” eta berdintasunaz esan du “denon kausa” dela. “Erronka horri aurre egiteko prest egongo diren gizonekin osatutako mundua, esan du, askoz hobea izango da”.

EAJ-PNVko eurodiputatuak gaur arratsaldean hitz egin du Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzan, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak “Emakumea eta Politika” gaia jorratzeko antolatu duen jardunaldian. Bilkura hau da ziklo bateko parte bat eta erantzukizun ezberdinak dituzten emakumeei eman die desparekotasuna beren jarduera esparruetan bizi duten era azaltzeko aukera,besteak beste zientzian, lidergoan, ekintzailetzan, gizartean eta politikan, eta zer neurri proposatzen dituzten desparekotasun hori gainditzeko.

Bilbao Barandicak azpimarratu du bere karreraren hasieran asko kostatu zitzaiola desparekotasuna eta bere ondorioak identifikatzea, eta bost proposamen egin ditu berdintasunak aurrera egin dezan. Horrela animatu du berdintasunaren aldeko lanari ekitea “gutako bakoitzaren onbeharrez”. Ezagutzan oinarritutako hazkunde adimendunaren garaian, Bilbao Barandicak salatu du desberdintasunak lehiakortasuna kaltetzen duela. Emakumeen talentuak bat egitea bultzatzea bidezkoa ez ezik “errentagarria” ere bada, esan du. Horregatik esan du berdintasuna ez dela gastu bat,eta ezinbesteko jo du konpromiso politikoarekin, programekin eta aurrekontuekin bultzatzea. Era berean aldarrikatu du emakumeen lidergoa. “Uko egin diezaiogun gizonezkoen lidergoa imitatzeari gure agintea aitortua izan dadin. Emakumeen gestioak balio erantzia ematen du”.

Amaitzeko azpimarratu duenez “berdintasuna denon kausa da” eta gizonak animatu ditu “seme-alabak eta nagusiak zaintzeko ardurak eta hipoteka bat familiaren etxea bihurtzeko lana” emakumeen eskuetan uztean galtzen dutenaz gozatzera. Konbentzituta nago, amaitu du, erronka horri prest dauden gizonekin, mundua askoz hobea izango dela”.

PARTEKATU