Aberri Eguna 2018 - Jaia Iruditan

Prentsa Aretoa

Berriak

2016/09/25

Gaurko garaipena eskuan, EAJ-PNVk hitzeman du bere 29 eserlekuak erantzukizun osoz kudeatuko dituela

Iñigo Urkulluk ilusioz beteta eskertu du Euzko Alderdi Jeltzalearengan jarritako konfiantza, eta Euskadiko alderdi politiko guztiei eskaini dizkie Euskadiri egonkortasuna eta etorkizunerako egitasmo bat bermatuko dizkioten akordioak.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Ortuzarrek baieztatu du EAJ-PNVk garaipen hau apaltasun osoz eta arduraz administratzen jakingo duela “Hauteskunde hauek ez ditugu irabazi oilarkeriatan erortzeko edo bularrean dominak jartzeko. Hauteskundeak irabazi ditugu egitasmo bat eta helburu batzuk aurrera eramateko”.

Iñigo Urkullu lehendakaria pozik agertu da EAJ-PNVk gaurko hauteskundeetan lortutako emaitzarekin, gizarteak eman dizkion 29 eserlekuekin. Hunkituta, euskal gizarteari eskaini dio bere esker onik beroena berarengan eta Euzko Alderdi Jeltzalean jarritako konfiantzagatik. “Hurrengo asteotan elkarrizketa politikoa eta akordioak bilatzeko prozesuak izango dira nagusi. Lanean jarriko gara eta talde politiko guztiekin hitz egingo dugu. Gure helburua da Eusko Jaurlaritzari egonkortasuna eta indarra emango dizkioten akordioak ahalbidetzea eta Euskadirentzako egitasmo sendo eta egonkorra garatu ahal izatea” esan du.

Urkulluk Euzko Alderdi Jeltzaleak hauteskunde kanpaina osoan hartu dituen konpromisoak berretsi ditu gaur. “Hurrengo lau urteak funtsezkoak izango dira etorkizunerako. Ziurgabetasun eta zailtasun urteak izango dira. Erronka partekatu bat dugu: langabezia tasa %10etik jaistea. Hazkunde iraunkorra, enplegu gehiago eta hobeak. Giza garapena, gizarte oreka handiagoa. Baina, bide horretan, apaltasuna, errealitatea, egia eta lana baino ez dugu hitzematen”.

Zentzu horretan, Urkulluk adierazi du bere konpromisorik nagusiena dela bizikidetza sozial eta politikoa bermatzea, ongizatearen sinonimoa den autogobernu maila handiagoarekin. “Bizikidetza marko berria eraikitzeko lana egingo dugu, erakundeen arteko akordio anitza, ezberdinen artekoa; Itun berria Estatuarekin, berdintasun egoeran, aldebikotasunez, bermeekin, Euskadiren nazio errealitatea aitortua izan dadin. Herri gisa hazi beharra dugu, Euskadik etorkizunari begiratzen dio eta Euskadiri begiratzen dio” amaitu du.

EAJ-PNVren EBBren presidente Andoni Ortuzarrek bere aldetik azpimarratu du euskal gizarteak beste behin ere erakutsi duela orain arteko norabide berean jarraitu nahi duela, hau da, Euzko Alderdi Jeltzaleak naziogintza eta gizartegintza bidean lideratzen duen proiektuarekin jarraitu nahi duela. “Norabide horretan denok gara parte hartzaile, baina Euzko Alderdi Jeltzalea da prozesu horren protagonista sendo, irmo eta agerikoa”. “Harro gaude lortutako emaitzekin. 29 legebiltzarkide hartzen ditugu eta apaltasun besteko erantzukizuna sentitzen dugu une honetan. Lehenengo eta behin, gure zorionik beroena euskal gizarte osoari eta gure zorionik beroena hauteskundeetan parte hartu duten talde politiko guztioi. Denok erakutsi dugu elkarrizketak eta bakoitzak bere ideiak azaltzea ororen gainetik dagoela, blokeo, gatazka eta ezbai guztien gainetik”.

Ortuzarrek era berean azpimarratu du hauteskunde hautetako emaitzek bigarren irakurketa bat eskaintzen dutela, eta hori dela euskal gizarteak hazkunde eredu honetan sinesten duela, herri honek azken urte hauetan guztietan lortu duen hazkunde, ziurtasun eta ongizatean. Eta,arlo horretan, oso esanguratsua da Euskadi gure inguruko herrialdeetan ez bezala, bere konfiantza eta babesa gobernuan dagoen alderdiari, Euzko Alderdi Jeltzaleari ematen diola, “krisi latza bizi izan arren eta jarduera politikoan ematen den desgastearen gainetik”.

Ortuzarrek amaitzeko adierazi du hautestontzietan lortutako garaipen berri hau apaltasunez eta erantzukizun osoz administratzen jakingo duela. “Hauteskunde hauek ez ditugu irabazi oilarkeriatan erortzeko edo bularrean dominak jartzeko. Hauteskundeak irabazi ditugu egitasmo bat eta helburu batzuk aurrera eramateko. Herri gisa hazteko, enplegu gehiago eta hobea sortzeko. Garapena industriaren bidez bultzatzeko, gizarte ongizate estatu sendoagoa lortzeko, kalitatezko zerbitzu publikoak izateko. Giza eskubide guztiak errespetatuko dituen bake iraunkorra lortzeko bizikidetza sendotzeko. Eta, autogobernurako bidean aurrera egitea lortzeko, gure erabakiak errespetatuak izan daitezen eta gure etorkizuna gure eskuetan egon dadin, herritar bakoitzaren eskuetan, herri osoaren borondatearen eskuetan. Eta Euzko Alderdi Jeltzaleak ez dio konpromiso horri huts egingo”, amaitu du Ortuzarrek.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/10/16 08:30

Itxaso Atutxa

   Onda Vasca 

2018/10/24 09:00

Andoni Ortuzar

   TVE-1. Los desayunos de TVE 

2018/12/03 09:30

Andoni Ortuzar

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA