Eusko Jaurlaritzak aurrekontuaren % 73,9 jarriko du gizarte politikan. "Gutxieneko" doikuntza egin du Osakidetza eta Hezkuntzan

Iñigo Urkullu Lehendakariak azpimarratu duenez, bere Gobernuak gizarte politikak lehenetsiko ditu Eusko Jaurlaritzak 2013 urterako egin dituen aurrekontuetan, kontuen % 73,9 arlo horretarako izango baita, Exekutibo batek arlo horretarako jarri duen "portzentajerik altuena", alegia. Halaber, Osakidetza eta Hezkuntzarako kopuruak mantentzen ditu, "gutxieneko" doikuntza eginez, hau da, ehuneko 1 eta 1,7 artean.

Eusko Jaurlaritzak aurrekontuaren % 73,9 jarriko du gizarte politikan. 12Martxoak
2013
2013 MartxoaK 12 |
Berria

PARTEKATU

Urkullu gaur goizean agertu da komunikabideen aurrean Ricardo Gatzagaetxebarria Ekonomia eta Ogasun Sailburua ondoan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2013 urterako aurrekontu egitasmoa onartu duen Gobernu Batzordearen ostean .

Lehendakariak azpimarratu duenez, aurrekontuek " zorroztasun ekonomikoa"mantentzen dute , baina oinarrizko zerbitzuak, hezkuntza eta osasuna bermatuz. Zentzu honetan zehaztu du Osakidetzak bere aurrekontua mantentzen duela %1,7ko gutxieneko doikuntza eginik, eta hezkuntzak % 1eko doikuntzarekin .

Era berean, ez dira txikituko Diru Sarrerak Bermatzeko Errentak ( RGI) eta Gizarte Larrialdietarako Laguntasunak (AES) , ezta etxebizitzarako ematen diren laguntasunak ere. Gainera, enplegu publikoa mantentzeko konpromisoa adierazi du. " Zerbitzu publikoak" egokituko dira baina " Administrazio autonomoko 67.000 langileen bidez ematen den sistema eta eredu publikoa " mantenduko da.

Interesatu Zaitez