Euskaltzaindiak estatutuak aldatu ditu eta euskaltzain emeritua sortu du, 75 urte baino gehiagoko kideentzat

Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jose Luis Lizundia diruzainak Euskaltzaindiaren Estatutuen aldaketa proiektua aurkeztu zieten atzo kazetariei. Horrela, euskaltzain emeritua sortu da. Aldaketa onetsita dago jada, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan sartuko da indarrean.

Euskaltzaindiak estatutuak aldatu ditu eta euskaltzain emeritua sortu du, 75 urte baino gehiagoko kideentzat 20Ekainak
2006
2006 EkainaK 20 |
Berria

PARTEKATU

Aldaketa horren alderdi garrantzitsuenetako bat honakoa da: euskaltzain emeritua sortuko da, eta 75 urte betetakoan eskuratuko dute izen hori euskaltzain osoek. Horrela bada, euskaltzain oso izaten jarraituko dute baina, 75 urte betetakoan, izendatu den euskaltzain emeritu bakoitzeko, beste euskaltzain oso bat izendatuko da. 70 urte bete duten euskaltzainek ere, hala nahi izanez gero, euskaltzain emeritu izendatzeko eskatu ahal izango dute. Nolanahi ere, bide hau erabilita aukeratu diren euskaltzainen kopurua ezin izango da gaur egun Euskaltzaindia osatzen duten euskaltzainen herena baino gehiagokoa izan, hau da, zortzi baino gehiagokoa. Guztira ezin izango da 32 euskaltzain baino gehiago egon.

Interesatu Zaitez