Prentsa Aretoa

Berriak

2017/09/18

EAJ-PNVk kataluniar eta euskal nazio auziei irtenbidea bilatzeko elkarrizketa foro guztietan parte hartuko du

Bihar Kongresuko aztergaien zerrendan PSOEk proposatutako Batzordea eratzea jasotzea babestuko du eta Podemos alderdiari eskatuko dio bilera proposamena zehazteko, hartara joateko prest dagoela adieraziz

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk kataluniar eta euskal nazio auziei irtenbidea bilatzeko elkarrizketa foro guztietan parte hartuko du

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren EBBk gaurko bileran baloratu du Kataluniako egoera politikoa. EAJ-PNVk elkarrizketa eta elkar ulertzeko giroa sortzea aldezten du Kataluniako nazio auziari irtenbide politiko eta demokratikoa ematea xede, Euskadirentzat gauza bera nahi dugun neurri berean. Mahai gainean egon dira PSOE eta Podemos alderdiek planteatu dituzten ekimen publikoak, Exekutiba jeltzaleak gaurko bileran aztertu dituenak.

Zentzu honetan erabaki du ez diola oztoporik jarriko PSOEren proposamenez Diputatuen Kongresuaren baitan Autonomien Estatua Ebaluatzeko eta Modernizatzeko Batzordea presaz izapidetzeko Madrilgo Ganberan bihar bozkatuko den ekimenari. Dena dela, sozialisten ikuspuntua hein handi batean partekatu ez arren eta proposamenean adierazitako ideia guztiekin bat egiten ez duten arren, jeltzaleek uste dugu elkarrizketa ahalbidetuko duen edozein foro, are gehiago instituzionala bada, babestu behar dela eta bertan parte hartu behar dela.

Era berean, EAJk Podemos taldeari eskatuko dio gaur Elkarrizketaren aldeko Kargudunen Batzarraren helburuak eta mekanika gehiago zehaztea, eta halako ekimenek ahal denik adostasun eta aniztasunik handiena izan beharko luketela adierazi du.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA