Prentsa Aretoa

Berriak

2018/02/13

EAJ-PNVk hainbat batzokiren kontra eginiko erasoak salatu ditu, eta Ezker Abertzaleari eskatu dio egileak publikoki gaitzetsi ditzala

Abendaño (Vitoria-Gasteiz), Sabindarrak eta Deusto (Bilbao), Arrigorriaga, Ugao, Arrankudiaga eta Mungiako batzokiak pintadekin agertu dira gaur goizean “torturaren konplize” “torturatzaile” eta “eraile” hitzekin

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk hainbat batzokiren kontra eginiko erasoak salatu ditu, eta Ezker Abertzaleari eskatu dio egileak publikoki gaitzetsi ditzala

ARGAZKIA JAITSI

Oharra: Batzokietan jasotako erasoen irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu

Euzkadi Buru Batzarrak,Araba Buru Batzarrak eta Bizkai Buru Batzarrak aho batez salatzen eta gaitzesten dituzte Abendaño (Vitoria-Gasteiz), Sabindarrak eta Deusto (Bilbao), Arrigorriaga, Ugao, Arrankudiaga eta Mungiako batzokietan gaur goizean agertu diren pintadak. Jeltzaleen egoitza hauetako hormak pintadekin agertu dira gaur goizean zeinetan EAJ-PNVren kontrako salaketa eta irain larriak irakur zitezkeen, talde jeltzaleari “torturaren konplize” esanez eta buru eta alderdikideei “eraile” eta “torturatzaile” izena emanez. Zoritxarrez, enegarren aldia da EAJ-PNVren aldetik denboraz eta lekuz kanpo dauden eta sen ona alde batera utzita egiten diren jarduera hauek gaitzestera irten behar dugula, eta orain arte ez dugu erantzun egokirik jaso ez Ezker Abertzalearen aldetik ezta ETAko presoen inguruan zilegitasun osoz ari diren kolektiboen aldetik ere, azken hauekin harreman normalizatua daukagun arren.

Erabat zilegi da demokrazia, presoen eskubideak eta bestelako edozein gai politiko bat aldarrikatzea. Zilegi eta beharrezkoa ere bada tortura salatzea, EAJ-PNVK ñabardura txikienik gabe salatu, salatzen eta salatuko duen praktika,hain zuzen. Gaur goizean bertan jakin dugu Estrasburgoko Epaimahaiak Espainiako Erresuma kondenatu duela Portu eta Sarasolari eginiko torturengatik. EAJ-PNVren aldetik ebazpena errespetatzen dugu, Espainiako estatuari berehala aplikatzea exijitzen diogu eta,beste behin ere, gogortasun osoz gaitzesten ditugu Portu eta Sarasolari egindako torturak. Ebazpen honek berresten gaitu praktika hori eskura ditugun baliabide legal eta demokratiko guztiekin borrokatu behar delako ustean. Ez da egokia,ordea, praktika horrekin inolako zerikusirik ez duten alderdi politikoen egoitzetan pintadak eginaz eta antzeko ekintza antidemokratikoen bidez borrokatzea. Ezker Abertzaleari eta presoen eskubide legitimoen defentsan ari diren kolektiboei eskatzen diegu sabotaje horien egileak gaitzetsi ditzatela eta berehala halako jarduerak bertan behera uztea exiji diezaietela.

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/06/25 22:10

Jokin Bildarratz

   TVE-La noche en 24 h. 

2018/06/27 09:20

Itxaso Atutxa

   Info 7 

2018/06/29 08:30

Itxaso Atutxa

   Onda Vasca 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA