PP eta Vox-en gobernuaren aurrean “Euskal Etxea zaintzeko asegurua” izango dela aldarrikatu du EAJ-PNVk: “Euskadi defendatuko dugu”

Kongresurako Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako zerrendaburu Maribel Vaquerok, Idoia Sagastizabalek eta Gorka Urtaranek, hurrenez hurren, gaur goizean hitza hartu dute Nueva Economía Fórumek antolatu duen informazio-gosarian. Aurkezpena egin die Aitor Estebanek, bere hitzaldian igandean “Euskadi bozkatzeko” deia egin duelarik

PP eta Vox-en gobernuaren aurrean “Euskal Etxea zaintzeko asegurua” izango dela aldarrikatu du EAJ-PNVk: “Euskadi defendatuko dugu” 25Azaroak
2026
2026 AzaroaK 25 |
Kongresua

EAJ-PNV euskal hiritargoaren aurrean aurkezten da “Euskal Etxea zaintzeko aseguru gisa” eta PP eta Vox-en arteko Gobernu bati aurre egitera begira, inkesten arabera gehiengoa izango omen dutelako igandeko hauteskundeetan: “Euskadi zainduko dugu”. Maribel Vaquerok, Idoia Sagastizabalek eta Gorka Urtaranek, hurrenez hurren Kongresurako Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko zerrendaburuek gaur parte hartu dute Nueva Economía Fórumek Bilbon eman duen informazio-gosarian. Aurkezpena egin die Aitor Esteban Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, zeinak igandean “Euskadi bozkatzeko” deia egin baitu. Enpresen eta erakundeen ordezkaritza zabalaren aurrean azken haien buru Imanol Pradales Lehendakaria izan dela, EAJ-PNVko hiru zerrendaburuek hitza hartu dute beren diskurtsorako ardatz nagusi gisa `Euskal Etxearen aseguru poliza´ hartuta.

Maribel Vaquerok, Euskal Taldearen egungo bozeramaile eta Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak, 'Euskal Etxeren aseguru polizaren' aurretiko klausulak zerrendatu ditu. Azaldu duenez, "autogobernua ez da pribilegio bat, ez da kontzesio bat, euskal herritarren bizitza hobetzeko tresna bat baizik", eta datorren legegintzaldian ere izango da "jokoan" egongo den gaietako bat. Adierazi duenez, EAJ-PNVk bi klausula argi ditu hauteskunde hauetan: autogobernuaren defentsa eta eskubide demokratikoen defentsa, biak beharrezko jotzen baititu PP eta Vox Moncloara iritsi daitezkeela ikusita: "Euskadik gure herriaren oinarrizko printzipioak zalantzan jartzen dituen eskuin muturreko fronte populista horren aurka defendatzeko lehen lerroa izango gara: autogobernua, aniztasuna, gure hizkuntzen onarpena eta gure errealitate instituzionala. Gure jarrera argia da eta ekintzekin erakutsi dugu: Vox-ekin ez, ezer ez, inoiz ere ez". Gainera, azaroaren 25ean, 'Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna' dela eta, Vaquerok emakumeen eskubideak ere aldarrikatu ditu.

Idoia Sagastizabal Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak poliza horren bermeak azaldu ditu. Jeltzaleek Madrilen autogobernua defendatzeko eta garatzeko egiten duten lana goraipatu du, Euskal Ekonomia Ituna, etxebizitza, zainketak, lan eskubideak eta energia bezalako arloetan emaitza zehatzak lortuz. "Akordioak ez dira berez etortzen. Landu egin behar dira”, adierazi du, eta jarraian gogoratu duenez “eserlekuei probetxua atera behar zaie”. “Bermeek, letra txikirik gabe, ez dira promesekin erakusten, ekintzekin baizik, akordioekin eta betetzen den hitzarekin”, ezarri du. Gainera, "gure agenda autonomiaz defendatu, negoziatu eta exijitu dezakeen ahots propioa" izatearen garrantzia aldarrikatu du, "estatuko alderdien estrategien menpe egon gabe". "Gure agenda ez da Madrilen erabakitzen. Gure agenda hemen sortu zen, Euskadin, gure errealitatetik, gure beharretatik eta lehentasunetatik", azpimarratu du.

Gorka Urtaran, Kongresurako Arabako zerrendaburua, 'Euskal Etxerako Aseguru Polizaren' estaldurez mintzatu da. Hala ziurtatu duenez "justizia sozialaren printzipioa egotea nahi dugu. Herritarren arazoak geure egiten ditugun alderdia gara". Ildo beretik azpimarratu duenez "garapen ekonomikoa ere bultzatzen dugu, jakin dakigulako gure gizartearen aurrerabiderako, inbertitzen dutenei lagundu behar zaiela": "Justizia sozialaren printzipio bat egotea nahi dugu, baina horrek ez du ezertarako balio, banatu beharreko miseria besterik ez badago. Aberastasuna beharrezkoa da, baina ez du ezertarako balio, herritar guztien gizarte-ongizatearen zerbitzura ez badago", esan du. "Eskema horrek hautsi egiten du Espainiako Estatutik inportatu nahi zaizkigun blokeen planteamendua, amaitu du.

Hiru hautagaien aurkezpena egitea egokitu zaio gaur Aitor Esteban Euzkadi Buru Batzarraren presidenteari, eta Vaquero, Sagastizabal eta Urtaran "ondo ezagutzen ditudan eta Madrilen lan handia egingo duten lagunak eta lankideak" direla esan du. Estebanek azpimarratu duenez, "tentsio handiko kanpaina handi baten azken txanpan gaude orain. Kanpainaren helburu bakarra izan da, antza, Presidentea Sánchez edo Feijóo izan daitekeela irudikatzea. Alderdi politikoek blokeez hitz egin dute, baina hutsegitea da jomuga  hilaren 29an bakarrik jartzea. Garrantzitsuena da legegintzaldiko hurrengo 4 urteetan Euskadi nork ordezkatu eta defendatuko duen". "Euskal Taldea garrantzitsua eta eraginkorra izan da eta izaten jarraituko du Madrilen, 'Espainia, EAJren esku' zioen titular batek ezarri zuen bezala", esan du. "Aro berri bat hasi da Kongresuan eta Senatuan. Oso legealdi garrantzitsua. Euskadik gauza asko ditu jokoan, eta gurea bezalako gizarte bereizi batek Madrilen egon behar du. Euskal herritar hori, guztiz funtsezkoa da Madrilen, zure interesak defendatzeko ahots kualifikatua duen Euskal Talde bat izatea", amaitu du.

Interesatu Zaitez