Gernikako Batzar Etxean eta Arbolaren babespean, Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek adierazpen bat irakurriko du eta, zin egite gisa, EAJ-PNV alderdiak euskal nazioarekin eta, jatorria, arraza, sexua edo ideologia dena delakoa izanik, Euskal Herria osatzen duten pertsona guztiekin daukan konpromisoa berretsi eta eguneratzea izango du helburu.
EAJ-PNV-k datorren igandean, uztailak 19, Gernikan ospatuko du alderdi politiko gisa sortu zeneko 120. urteurrena. Data esanguratsu hori ospatzeko, talde jeltzaleak ekitaldi nagusi bat antolatu du, bi eszenatokitan garatuko dena. Lehenengo eta behin, 11:00etatik aurrera, Gernikako Batzar Etxean eta Arbolaren babespean, Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek adierazpen bat irakurriko du eta, zin egite gisa, EAJ-PNV alderdiak euskal nazioarekin eta, jatorria, arraza, sexua edo ideologia dena delakoa izanik, Euskal Herria osatzen duten pertsona guztiekin daukan konpromisoa berretsi eta eguneratzea izango du helburu. Ortuzarrek euskal erakundeetako ordezkarien aurrean hitz egingo du, eta ospakizunean elkartuko dira, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria; Eusko Legebiltzarreko presidente andre Bakartxo Tejería; Eusko Jaurlaritzako Sailburuak; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Batzar Nagusietako presidenteak; EAEko hiru hiriburuetako alkateak eta ehun euskal udalerritik gorako alkateak. Ekitaldi berean izango dira EAJ-PNV-k Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan, Diputatuen Kongresuan, Senatuan eta Europar Parlamentuan dituen ordezkariak. Eguerdiko 11:30ak aldera, Gernikako Batzar Etxetik metro batzuetara, Gernikako eskola zaharretako anfiteatroan, EAJ-PNV-k alderdikideei eta hiritargo osoari zuzendutako ekitaldi politiko irekia eskainiko du eta, beste batzuekin batera, Ortuzar bera izango da hizlari.
Beste alde batetik, Euzkadi Buru Batzarrak Arabako Samaniego herrian egin du gaur bere asteroko bilera, Pilar García de Salazar, Nekane Alonso eta Lorea Bilbao orain arteko burukideekin ezango diren azkena, hain zuzen. EBB-k iragan astean aditzera eman bezala, García de Salazar, Alonso eta Bilbao Euzkadi Buru Batzarra utzi beharrean aurkitzen dira, orain arteko barne kargua, hurrenez hurren, Arabako Foru Aldundian, Bilboko Udalean eta Bizkaiko Foru Aldundian dituzten ardura berriekin bateraezina delako. EBBren presidente Andoni Ortuzarrek EBBren izenean eta EAJ-PNV osoaren izenean hirurei adierazi die EBBren burukide izan diren denboran egin duten ahalegina eta erakutsi duten dedikazioa eta erantzukizuna, bertute horiek beren ardura esparru berrietan aplikatuko dituztela argi izanik.